Gure genealogia euskaltzaleak, Alkizatik abiatuta

2025-04-04 Albisteak

Kutsidazu bidea, Ixabel liburua aitzakia gisa hartuta eta euskara ikasleen gune izan den aterpetxearen 50. urteurrena baliatuz, Alkizak ibilbide gidatua aurkeztu du, eta bide horren oinarrian dauden ideiak lantzeko parada hartu. Hain zuzen, Sagastizabalen liburuak eta antzerkirako egindako egokitzapenak umoretik haragoko bidea dute oinarrian, euskalduntze prozesu batena, eta euskaltzaletasun baten egituratzearena.

Euskaltzaletasun horren bideari begiratzeko, Haritz Azurmendi Jakineko kideak hitzaldia prestatu eta eskaini du, genealogia euskaltzale horiei Alkizatik berariaz begiratuz. Eta Oihana Iguaran kidea izan du bidelagun, hitzaldian sortutako zenbait gai bertsotara ekarriz.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan