Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Gizaberea egoismoaren eta kooperazioaren artean, Joxe Azurmendiren eskutik

2016-05-19 Albisteak

Euskal Herrian badago pentsaera eta esperientzia kooperatibo bat. Eta munduan ere, azken urteotan, hainbat pentsamendu eta mugimendu dabil munduan ideia kooperatiboaren gainean: ekonomia solidarioa, ekonomia alternatiboa, jasangarria… Proiektu horietan guztietan kapitalismoa gainditzea edo eraldatzea bilatzen da. Sozialismoaren tradizio klasikoan beti (gehi ekologia, feminismoa, elementu berriagoak). Izan ere, kooperatibismoa sozialismoa da. Honezkero sozialismoa zer den, etiketa bat izateaz aparte, ez dago garbi, auzitan dago. Dena den, gure ‘kooperatibismo arizmenditarraren’ esperientziak badu oraindik, beharbada, sozialismo berri baterako interesik.

Badago, ordea, arazo antropologiko-filosofiko aurretiazko bat gizakiaren berezko izaerari buruz, kooperazioaren posibilitateari eta zentzuari buruz zuzenean diharduena:

  • Zer da berez gizakia: Hobbesen otsoa otso artean, elkarrekin beti lehian eta borrokan?, ala Rousseauren gizakume bihozbera lagunkoia?
  • Zer da gizakiarengan naturalago: egoismoa eta norgehiagoka, ala altruismoa eta kooperazioa?
  • Naturala ala antinaturala da kooperatibismoa? Eta kapitalismoa?

Azken urteotan eboluzioaz eta gizakiaren bilakaeraz diharduten biologo eta etologoek galdera horietara ekartzen gaituzte behin eta berriro.

Charles Darwinen eboluzioaren teoriatik abiatuta, auzi horiek azken 150 urteetan izan duten ibilbidearen berri eskaintzen du Joxe Azurmendik liburu honetan, batik bat autore hauen ekarpenei helduta: Charles Darwin bera, Herbert Spencer, Thomas H. Huxley, Piotr Kropotkin, Richard Dawkins, Edward O. Wilson, Frans de Waal eta Jose Maria Arizmendiarrieta.

Mesedez, onartu cookieak eduki honetara sartzeko

Joxe Azurmendiren Gizabere kooperatiboaz liburuaren aurkezpena (‘Jakin Irakurgaiak’ 47)
Joxe Azurmendi eta Lorea Agirre
Koldo Mitxelena Kulturunea, 2016-05-18
 

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan