Larunbata, Igandea, 2024ko uztailak 27
Gora joan
Menua

Geruzak proiektua landu dugu udaleku eta aisialdi taldeekin

Irailetik aurrera, ikastetxeetan ere eskainiko dira saioak

2024-07-18

Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, gazteekin euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzen duen ikus-entzunezko sorta da Geruzak. Baina baliabide digital hutsetik harago, pentsamendu kritiko eta autonomorako espazio bat sortzea bilatzen du, ikus-entzunezkoen bitartez eta material osagarrien laguntzaz eztabaida eta kultur transmisioa bultzatu nahi dituena. Horregatik, material hori baliatuz gazteak biltzen diren topaguneak pentsamendu kritikoa euskaraz lantzeko baliatzen ari gara. Irailetik aurrera, ikastetxeek ere eskuragarri izango dute bisita antolatzeko aukera, kaixo@geruzak.eus helbidera idatzita.

Uztailaren 11ean, Salto udalekuekin egon ginen Elizondon, eta uztailaren 17an berriz, Euskarabenturako gazteekin Tolosan. Bideoetako protagonistak izan zituzten dinamiketan gidari eta ordu eta erdiko saio interesgarria osatu zuten, kasu honetan gaitzat taldetasuna hartuta.