Galegoaren eta euskararen egoera hizpide, azaroaren 12an Donostiako Elkar-en

Carlos Callonen 'O libro negro da lingua galega' liburutik abiatuta ariko da idazlea Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin elkarrizketan

2024-11-11 Albisteak

Euskaraz eta galegoz bizi nahi duten herrien errealitateaz ariko dira Carlos Callón idazle eta hizkuntzalari galiziarra, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel azaroaren 12an Donostiako Elkar liburudendan (Fermin Kalbeton) 18:30ean hasita.
Callónek O libro negro da lingua galega argitaratu berri du, “galizierak bostehun urtez jasan duen errepresio eta isilarazpenaren kronika”. Joan Mari Torrealdairen El libro negro del euskera ispilu gisa hartuta, Lorea Agirre Jakineko zuzendaria eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko zuzendaria izango ditu lagun, eta galegoak zein euskarak bizi duten egoeraren inguruko hausnarketa egiteko abiapuntu izango dute liburua.
  • NON: Donostiako ELKAR liburudenda (Fermin Kalbeton)
  • NOIZ: azaroak 12, asteartea, 18:30ean
  • HIZLARIAK: Carlos Callón, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre

Gainera, asteburuan egin den ELEN-en (Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sarea) batzar nagusian euskara eta euskal hiztunen komunitatea “larrialdi linguistikoan” dagoela esan du erakundeak, elkarrizktari haria luzatuz. Irakurri ELEN-en batzar nagusiari buruzko albistea.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan