Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Feminismo tradizionalaren tabuak King Kong-en eskuetan

2017-06-06 Albisteak

«Ni, neska gisa, areago naiz King Kong, Kate Moss baino». Virginie Despentes  (Nancy, 1969) idazle eta zinegileak bizipenetatik eta lehen pertsonan hitz egiten dio irakurleari King Kong teoria saiakeran, zuzen bezain gordin: «Gizonek emaztetzat hartzen ez dituzten emakume klase horietakoa naiz, zeinarekin ez duten seme-alabarik izaten; bata dela edo bestea dela, beti neurrigabea den emakume horren baitatik hitz egiten dut: oldarkorregia, zaratatsuegia, lodiegia, basatiegia, ile-latzegia, mari-mutilegia, halakoa omen naiz. Ni tasun maskulinoei esker naiz ni».

Prostituzioan jardun eta bortxatua izan ondotik jabetutakoaren manifestua baita King Kong teoria. Esperientzia eta teoria uztartuz, feminismo kontserbadorearen tabuak astintzen dituena: bortxaketa, prostituzioa eta pornografía. Eta maskulinitatearen oinarriak  hankaz gora paratzen dituena. «XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa». Irene Arrarats Berria-ko euskara arduradunaren hitzaurreko hitzak dira: «Gordina da ohiz kanpoko saiakera autobiografiko hau: ez apaingarririk, ez samurbiderik, baizik xuxen akademikoa izan beharrik ez duen estilo kaletar zuzeneko bat, punken gerrikoak bezain eztenez betea». Saiakeraren lehen lerrotik marrazten du berea Despentesek: «Itsusien baitatik idazten dut, itsuentzat, atsoentzat, mari-mutilentzat, frigioentzat, larrutan gaizki jotakoentzat, larrutarako inork nahi ez dituenentzat, histerikoentzat, akastunentzat, neska txintxoaren azoka handitik baztertutako emakume guztientzat». Horra norbere baitan etxe orratzetik gora doan King Kong, eta horra Despentesen hitzen ukabilkada.

 

Begirada kritiko eta erradikala

2006an argitaratu eta berebiziko sona lortu zuen saiakerak Frantzian, 50.000 ale baino gehiago saltzeraino. Ordurako ezaguna zen Virginie Despentes, 1998an argitaratu baitzuen Boise-moi bere lehen eleberria, eta hiltzaile bihurtuko diren bi prostituten istorio hori zinemara eraman zuen lau urteren buruan, Coralie Trinh Thi aktore pornoarekin batera. Polemika bizia piztu zuen filmak, eta Frantziako Estatu Kontseiluak zentsuratzea erabaki zuen: «Irudietara eman zituen izen bereko bere eleberria eta hango gaiak: bortxaketa, prostituzioa eta, batez ere, bortizkeriara joz erantzuten duten emakumeak», dio Arraratsek. «Hori guztia puta eta bortxatua izaniko zuzendari batek kontatua. Gehiegiegi Frantziako Iraultzaren ondorengo ipurtzurientzat». Film horretako harimuturrei helduz osatu zuen gero, hain justu, King Kong teoria saiakera.

Baina mediatikoki lortutako harrabotsaz haratago doa Despentesen obra: dozena liburu eta pelikula argitaratu ditu, eta bere belaunaldiko idazleen artean aparteko lekua lortu du Frantzian. Gainera, begirada erradikal eta kritikoa ekarri du feminismora, eta King Kong teoria saiakera postfeminismoaren ezinbesteko erreferentzia bihurtu da.

 

Despentes lehenengoz euskaraz

Euskarara lehenengoz ekarri du Virginie Despentesen lana Itziar Diez de Ultzurrun (Iruñea, 1967) itzultzaileak. Eta Eskafandra bildumaren bigarren zenbakia da King Kong teoria, Angela Davisen Emakumeak, arraza eta klasea liburuaren itzulpenaren ondotik datorrena.

Mesedez, onartu cookieak eduki honetara sartzeko

Mesedez, onartu cookieak eduki honetara sartzeko

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan