2015-10-08 Albisteak
Dokumentala
‘Euskara naziogintza eta estatugintzaren erdian’ gaiaren inguruan dokumentala ondu du Aitor Baztarrika Oca kazetariak, Jakinek, Iruñean, UEUrekin batera, gai beraren inguruan ekainean antolatutako ikastaroaren eta Jakinen 208. zenbakiaren osagarri.
Jardunaldiak
‘Herria, nazioa, estatua… eta euskararekin zer?’ jardunaldiak mamitsu eta bizi joan ziren, ekainaren 25 eta 26an, Iruñeko Katakrak liburu dendan. 130 bat lagun bildu zen bertara, eta ez zen eztabaidarik eta ideia berririk falta izan. Bertan mahaigaineratu ziren proposamen eta diskurtsoen segidak ekar diezaizkioke galdera zahar-berri honi beharrezko dituen erantzunak eta bideak.
Joxe Azurmendi, Alaitz Aizpuru, Mario Zubiaga, Koldo Izagirre, Xan Aire, Jule Goikoetxea, Joxe Manuel Odriozola, Julen Arexolaleiba, Gaizka Aranguren, Idurre Eskisabel, Eduardo Apodaka, Andoni Olariaga eta Iñaki Martinez de Luna hizlari izan ziren hitzaldi, ponentzia eta mahai-inguru guztien bideoak dituzu hemen bilduak. Baita jardunaldietako argazkiak eta hedabidetan agertutakoaren bilduma bat ere.
Jardunaldi ondorengo gogoetak
Luistxo Fernandez
Andoni Eizagirre
Joxe Manuel Odriozola
Joseba Barriola
Hedabideetan jasoa
Berria
Argia
Diario Vasco
Diario Vasco
Info 7
Xorroxin irratia
Euskalerria irratia
Blogak
Bideoak eta argazkiak