miren artetxe

Euskara batuak zer behar du?

2018-05-03 Albisteak

50. beteko dira euskara batuaren sorreratzat jotzen den Arantzazuko Biltzarra ospatu zenetik. Urteurrenak atzera nola aitzinera begitzeko aukera eskaini dio Jakini. Euskara batuaren erronkei, alegia. Horretarako, Irene Arrarats Berriako euskara zuzentzailearen eta Pruden Gartzia Euskaltzaindiako Azkue liburutegiko liburuzainaren gogoetak jaso ditu irratirako egindako erreportaje honetan. Biek ere hartu baitute parte ‘Euskara batuak 50 urte. Noranahiko izateko erronka’ Jakin monografikoan. Euren gogoetekin zirriborratu ditugu aurrera begira urratu beharreko bideak. ENTZUN erreportajea.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan