miren artetxe

Euskaltzaletasuna eta feminismoa Bilbon

2019-01-27 Albisteak

https://www.youtube.com/embed/mqeULQ2fPJg

Idurre Eskisabel eta Lorea Agirreren hitzaldiarekin abiatu da UEUk, Gabriel Aresti Euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakinek elkarlanean antolatutako ‘Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu’ ikastaroa. Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkargune eta harremanez jardungo du ikastaroak, eta, bakarka nahiz solasaldian, zazpi hizlarik hartuko dute parte: aipatutakoez gain, Saioa Iraola Urkiola, Jaime Altuna Ramirez, Aizpea Otaegi Mitxelena, Itziar Gandarias Goikoetxea eta Amelia Barquín Lópezek.

Hilabetearen hondarreko astelehenetan egingo dira saioak Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etatik aurrera. Lekuak agortuta, itxaron zerrenda zabalik da UEUren gunean. Banakako saioetara ere eman liteke izena. Orain arte eskainitako bideoak HEMEN dituzue ikusgai.

 

Norbere ertzetik: hizlari eta ikasleak

Hizlari bakoitzak ertz jakin batetik landuko du gaia, elkarren osagarri. Lehen saioan, Idurre Eskisabel Larrañaga kazetari eta EHUko irakasleak eta Lorea Agirre Dorronsoro kazetari eta Jakineko zuzendariak, ‘Euskaltzaletasuna eta Feminismoa, ahalduntzeko elkargunea’ hitzaldia eskainiko dute euskararen eta feminismoaren arteko harremanez, azpiratze eta aukeraz aritzeko.

Otsailaren 25ean hartuko diete lekukoa Jaime Altuna Ramirez soziologoak eta Aizpea Otaegi Mitxelena Elhuyarreko kideak. Maila teorikoa eta praktikoa uztartzeaz gain, hizkuntzaren eta generoaren arteko loturez jardungo dute solasaldian, norbere esperientziatik eta lan-esparruetatik.

Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraola Urkiolaren txanda izango da martxoaren 25ean, euskararen eta feminismoaren genealogia aztertzeko. Bien arteko hartu-emanaz eskainiko du hitzaldia. Ildo beretik joko du Itziar Gandarias psikologia sozialeko Deustuko Unibertsitateko irakasleak, Bilboko feminista taldeetako esperientzia baliatuta.

Azkenik, Amelia Barquín López Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakasleak hitzaldia eskaini du euskara ez-sexista nola erabili dezakegun azaltzeko. Adibidez beteko solasaldia eskaini du Barquínek maiatzaren 27an. Gainera, azken saioa izaki, Ane Labaka Mayozek eta Bea Egizabal Ollokiegik ‘Erradikalak ginen’ bertso-antzerki ikuskizuna eskainiko dute, ‘Erradikalak gara’ ikuskizunaren jarraipena.

 

Lekuak agortuta

Ikastaro hau UEUk, Jakin Aldizkariak, Gabriel Aresti Euskaltegiak eta Bilboko Kafe Antzokiak elkarlanean antolatu dute, eta orainpekoa da: 30 euroko ordainduko ditu ikasleak ikastaro osoarengatik; saio bakarrera etorri nahi izanez gero, 10 euro ordaindu beharko ditu. 90 lagunek baino gehiagok eman dute izena. Beraz, itxaron zerrenda zabaldu du UEUk ohiko matrikulazio atarian, hemen.


IKASTAROA

 

Urtarrilak 28

Hitzaldia: ‘Euskaltzaletasuna eta Feminismoa, ahalduntzeko elkargunea’

Hizlariak: Idurre Eskisabel Larrañaga eta Lorea Agirre Dorronsoro

BIDEOA: ikusi

Otsailak 25

Hitzaldia: ‘Euskara eta generoa gurutzatzen direnean’

Hizlariak: Jaime Altuna Ramirez eta Aizpea Otaegi Mitxelena

BIDEOA: ikusi

 

Martxoak 25

Hitzaldia: ‘Euskara eta emakumea, genealogia/begirada feminista bat’

Hizlariak: Saioa Iraola Urkiola

 

Apirilak 29

Hitzaldia: ‘Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen’

Hizlariak: Itziar Gandarias Goikoetxea

 

Maiatzak 29

Hitzaldia: ‘Euskara ez-sexistarako bidea’

Hizlariak: Amelia Barquín López

+ Bertso-antzerkia: ‘Erradikalak ginen’

 

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan