HamaikaTB

‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresua egingo da abenduan

Proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago uztailaren 15era arte.

2026-01-29 Albisteak

Jakinek eta EHUko Joxe Azurmendi Katedrak Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II kongresua egingo dute abenduaren 16tik 18ra, Donostiako San Telmo Museoan. 2019an egindako Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresuaren jarraipena izango da, Joxe Azurmendi oroitzeko eta haren lana aitortzea du helburu.

2019ko kongresua komunitate bezala biltzeko baliagarria izan zen, eta, oraingoan, Joxe Azurmendiren pentsamenduaz gogoeta egiteaz gain, asmoa da euskal pentsamenduaren testuinguru berriez, etorkizuneko erronkez, egiturez eta azpiegiturez ere gogoetatzea, Joxe Azurmendik Euskal Herriarekin izan zuen konpromisoarekin jarraituz.

Dagoeneko abian da kongresurako parte-hartze deialdia. Proposamenak bi motatakoak izan daitezke; alde batetik, komunikazioak (egile bakarrarekin edo egile anitzekin), eta, bestetik, sinposioak (gehienez hiru aurkezpenekin). Proposamenak  joxeazurmendikatedra@ehu.eus helbidera bidali beharko dira 2026ko uztailaren 15a baino lehen. Bakoitzak gehienez 2.000 karaktere izango ditu eta zera jaso beharko du: izenburua, aztergaia eta laburpena. Denak aztertu ondoren Katedrak horien inguruko azken erabakia hartuko du.

Irakurri deialdia osorik

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan