Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Europako lehen bizikleta sistema publiko %100 elektrikoa Donostian

2014-05-14 Albisteak

dBizi bizikleta sistema publiko %100 elektrikoa jarri dute martxan Donostiako Udalak eta Bonopark-ek, kontzesio publikoa jaso duen enpresak. Aurretik, bizikleta arruntetan oinarritutako sistema bat erabiltzen zen Donostian; orain, aldiz, sistema osoa bizikleta elektrikoetan egongo da oinarrituta.

Bizikleta elektriko bat erabili ez duenarentzat beharbada kontzeptua bera arrotza izango da. Bada, bizikleta elektrikoa, duen motorrari esker, pedalkadak ematerakoan laguntza sistema bat duen bizikleta bat besterik ez da. Donostiako kasuan, sistemak hiru abiadura edo laguntza modu ditu zailtasunaren arabera egokitzeko. Ohiko kanbioak ere baditu, eta, bizikleta arrunt baten moduan erabili nahi izanez gero, itzal daiteke.

Proiektuan gehiago sakonduz, egun 12 estazio daude instalatuta, ehun bizikletarekin. Auzo altuetako bizikleta estazioak oraindik ez daude instalatuta, baina bai planifikatuta. Urteko 365 egunetan dabil, 06:30etik 23:00etara (udan 00:00ak arte).

Bizikleta bakoitza leku batean hartu eta sareko beste edozein puntutan uzteko aukera ematen da. Erabiltzeko behar den txartelak NFC teknologia baliatzen du, Mugi edo Lurraldebus txartelek erabiltzen duten bera. Nahi izanez gero, txartel horietako bat ere erabil daiteke, beste bat poltsikoan eraman behar ez dutenentzat.

Zerbitzuaren urteko abonua 40 eurokoa da, eta bost euroko seguru bat ordaindu beharra dago. Aurreneko 20 minutuak doakoak dira, ondoren ordaindu behar dena igarotako denboraren araberakoa da. Horretarako, bizikleta bakoitzak 3G konexiodun txartel bat eta GPS gailu bat ditu. Orain arte ia 600 pertsona egin dira zerbitzu honen erabiltzaile.

Gurean ez bezala, beste leku batzuetan bizikleta publikoaren inplantazioa aspaldikoa da. Etorkizuneko garraio publikoaren eztabaidan, bizikletaren papera bera aztertzen ari dira gero eta gehiago. Alor horretan bide asko dago egiteko oraindik; Europako iparraldearekin konparatuz gero, gure bide gorri sareak handitu, indartu eta hobetu beharko dira horretarako.

Argi dago, beraz, bizikleta eta bizikleta elektrikoa garraiobide moduan hartzen ari diren garrantzia. Gure hiriburu gehienetan –Bilbo, Gasteiz, Baiona…– badira jada bizikleta publikoko sistemak, elektrikoak ez badira ere, erabilpen eta zabalpen ezberdinekin. Urrunago, Lyon eta Bartzelona aspalditik dira arlo honetan erreferente.

Eztabaida horiek guztiek ingurunearekin, bizikidetzarekin, hiri eta garraio ereduekin… harremana dute, baina teknologiarekin ere zerikusi zuzena dute. Batzuek, Smart aurrizkiaren bidez, inteligenteak diren gailu, egitura, sentsore-sare… berri horiek guztiak bildu nahi izan dituzte. Erronka, hemen, tresna horiek guztiak jendartearen interesekin nola lerratu izango da. Zentzu horretan, Donostiaren adibidea edukitzea oso interesgarria da, arazo zehatz bati erantzuna ematen diolako.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan