2020-03-17 Albisteak
Erantzukizunez elkar zaintzeko tenorea denez, Jakineko lantaldeak etxetik jardungo du datozen asteotan koronabirusaren ondorioz. Badu abaitaila bat, ordea: pentsamenduaren plaza dela Jakin, eta zuek zaudeten tokian lekutzen dela. Zuek zaretelako gure oinarri eta ardatza.
Hori dela eta, etxeko egonaldian buruak ibilian jarrai dezan, hainbat eduki dituzue eskura atari honetan: audioak, bideo laburrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, blogak, doan deskargatu litezkeen aldizkariak, Txillardegi eta Joxe Azurmendiren lan guztiak… Arakatu Jakinen sareko ataria, elkarrekin hausnartzen jarrai dezagun, elkar zainduz.
Bestetik, edozein iradokizun edo galdera egin nahi izaterako, ohiko bideak izanen dituzu zabalik. Idatzi jakin@jakin.eus helbidera.