Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

‘Egunero behar genuen’ liburua, katebegi baten lekukotza

2023-02-17 Albisteak

Egunero behar genuen liburua aurkeztu du Imanol Murua kazetariak, 2003ko otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria itxi eta Berria sortu zen arte, lau hilabetez katebegi lana osatu zuen egunkariaren kronika. Martin Anso Elkarreko editorea, Murua bera eta Irune Lasa Eguneroko kazetaria izan dira hizlari, oroimen eta aitortza ariketa bilakatu den liburuaren aurkezpen ekitaldian. Aleka bildumako 12. liburuak kontatzeko geratzen zen puzzlearen zati bat osatu du, Muruaren eskutik.

Muruaren gogoan, hurrengo goizean egunkaria ateratzeko erabakia izan zen lehena itxita topatu zuten erredakzioaren atarian egindako bileran “itxiera bidegabeari beste bat sortuz erantzun nahi izan genion”. Ez alferrik, lehen une hartatik bertan kazetari jardun zuen Irune Lasaren iritziz “euskalgintzaren eta euskal kazetaritzaren erresilentziaren ikur” da Egunero

Ziurgabetasun eta kezka egoera haren gainetik jaso zuten laguntza eta elkartasunak bete dizkie hitzak kazetariei, eta txuri-beltzean ezinbestean prekario sortu zen egunkari hark egindako bidea xehetu dute jarraian: Euskaldunon Egunariaren itxieraren monografiko izaten hasi eta balio periodistiko osoa zuen egunkari xume izateraino. Erabakiz jarraitu zuen prekario izaten, ez baitzegokion beste bati lekua ematea baino. Bere bidean, ordea, katebegi lana baino gehiago utzita amaitu zuen zikloa lau hilabetera, hemerotekan bilduma garrantzitsua osatuz eta une haren lekukotza aparta utzita.

Muruak unibertsitaterako egindako lan bat du oinarri liburuak, hain zuzen euskarazko kazetaritzaren historian Egunkariaren sorreraz zein itxieraz zenbait ikerketa, liburu eta ikus-entzunezko dauden gisan eta Berriaren sorrera ere landua dagoen gisan, Eguneroren ekarpena kontatzeke zegoela sentitzen baitzuen: “pixkanaka osatzen goazen euskal kazetaritzaren historia horretan merezi zuen leku bat Egunerok”. Horrela, lan hura kazetaritza estilora ekarri eta kronika bizia osatu du, zazpi langileren elkarrizketei bere bizipenak gehituz.

Aurkezpenean Egunero sortu zuten hainbat lankide bildu dira, baita Egunkaria auzia barrutik bizi izan zutenak eta egun Berrian lanean dihardutenak ere. Muruak aipatutako katebegiaren errepresentazio fisiko bat osatu dute eta galderen tarteak oroitzapenei eta aitortzari egin diote bidea. Une hunkigarriak izan dira, esaterako Iñaki Uriak Soton preso zela Egunero lehenengoz jaso zuenekoa oroitu eta “hain harro sekula” sentitu ote den ez dakiela aitortu dienean kazetariei. Bestetik, Egunero egin zuten larrialdi une hura eta poliziaren jazarpena gogoan, Enekoitz Esnaolak bere buruari oraindik egiten dion galdera bat luzatu du: “zergatik ez zuten itxi Egunero?”. Inork ez du erantzuterik lortu, badakitelako aukeren artean izan zutela hori ere. Dena den, erantzunik gabe jarraitzen duten galderei beste bat erantsi die liburuaren idazleak: “eta zergatik itxi zuten Egunkaria?”.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan