Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

«Bertsolari neutroaren definizioa ez da hainbeste aldatu azken 30 urteotan»

2020-01-22 Albisteak

https://www.youtube.com/embed/NsraagywRmQ

Bertsolaritzaren korapiloen muinera jo du Beñat Gaztelumendi Arandia bertsolari eta Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kideak  Jakinen 235. zenbakirako egin duen analisian. Bertsolaritzak baduelako oraindik estutzen duen oztoporik, dioenez:  «Sentsazioa da oraindik bertsolari neutroaren definizioa ez dela hainbeste aldatu azkeneko 30 urte hauetan: gizpuzkoarra da, txuria, gizona, adin tarte batekoa, eta euskalki konkretu batean ari dena».

Definizio horretatik kanpo geratzen dira bertsolari emakumeak, esaterako. Datuek agerian uzten dute hori: lautik bakarra baita taula gainean kantuan. Oraindik askatu gabeko korapiloa den seinale, Gaztelumendiren hitzetan. «Joera dugu esateko gizartea ez dela parekidea eta horrek esplikatzen duela bertsolaritzan gertatzen dena. Noski eragiten diola, eta noski bertsolaritzan erabiltzen diren menderakuntza estrategia horiek erabiltzen direla beste esparruetan. Baina bertsolaritzak baditu bere menperakuntza estrategia propioak, eta hori ere aztertzeak merezi du». Horretarako zinez baliagarria da Gaztelumendirentzat Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak argitaratutako Kontrako eztarritik saiakera. «Zenbakiek esplikatzen ez duten hori esplikatzen du, dauden menderakuntza estrategiak, alegia». Eta estrategia horien kontzientzia hartuta, lehen pausoa eman behar dela dio: «gizonok zeresan eta zeregin handia daukagu», oharrarazi du artikuluan.

Euskalkirik gabeko bertsolariak ere ezin definizio horretan eroso sentitu jarraitzen dute, Gaztelumendiren aburuz. Euskalduntasuna ulertzeko modu hertsiago baten emaitza dela uste du: «Feminismoarekin gertatzen den bezala, euskararen zabaltzearen aurrean erresistentzia moduko bat dagoela uste dut, esentzia bati eutsi nahi bat. Eta hori areagotzen da bertsolaritza bera hartzen dutelako euskalduntasunaren beraren esentziaren ezaugarri bezala. Baina, errealitateari begiratu behar zaio, bertso saioak non egiten diren». Horregatik, «bertso on bat ez da bakarrik gipuzkeraz errima estu batekin eta hizkera ustez fresko batekin» osatzen dena. Bestelako ekarpenak ere garrantzitsuak dira. Hala nola, irudi potenteak erabiltzen dituen bertsolariarena, edo euskara batuan bestelako erregistroetan aritzen denarena, besteak beste.

Gazte bertsolariak nola bertsolaritzara euretik ekarri, hori ere bada kezka Gaztelumendirentzat. «18 urte dituzten bertsolariak jada plazan dira eta ekarpen bat egiten ari dira. Aldiro egin beharreko galdera da ea beraien lekua  aurkitzen duten ekarpen horiek eroso egiteko, eta ea mugimendua prest dagoen mugimendua bera egokitzen jakiteko. Uste dut galdera horiek aldiro egin behar direla».

Hiru korapilo horien inguruan josi ditu Beñat Gaztelumendik Jakineko gogoetak. 2019an bertsolaritzak eman duenari begira, etorkizunerako bide posibleak zedarritu baititu Jakinen. Bere artikulua eskura dago Jakinen 235. zenbakian, beste 19 sortzaile eta idazleen gogoetekin batera, eta artikuluan aipatutakoak ere entzungai dira Miren Rubio Iturria kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunea atalerako egindako erreportajean. (Entzuteko klikatu azpiko ikonoan).

 

Beñat Gaztelumendi Arandia

‘Bertsolaritzaren korapiloak’

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan