2026-02-26 Albisteak
Jakin 271: Euskal kultura 2025 zenbakiko eduki eta egileekin tribial jolasa abiatuko dugu Instagram sare sozialeko story-ak baliatuz. Martxoko ostegunetan hiru esaldi edo artikulu grafiko argitaratuko ditugu egilea zein den galdetuz. Gutxienez erantzun zuzen bat ematen duten erabiltzaileen artean, aldizkariaren ale bat zozketatuko dugu.
Horrela, jolasa baliatuko dugu 2025eko kultur kronikako edukiak eta egileak ezagutzera emateko.
