2023-11-19 Albisteak
https://www.youtube.com/embed/gGAzQvGqEW4?si=BQWXKDgoQq7xo2_F
IkasElkar eta Jakin gazteekin elkarlanean osatzen ari den Geruzak proiektuak beste hiru gai landuko ditu, bederatziko sorta osatuz. Etorkizunari buruzko gogoeta aurkeztu da azaroaren 16an Errenterian. Lau dira ikus-entzunezko berrietako gazte protagonistak: Julene Susana Samuel, Maialen Imaz, Maren Durán eta Mikelsa Etxebarria. Aurkezteko geratzen diren bi gaiak Edertasuna eta Maitasuna dira.
Bakoitza dagokion lanketarako kaiera eta kultur erreferentziekin osatuta dago webgunean, edonoren eskura.