Atef Abu Saif idazle palestinarra Euskal Herrira dator, Gazako egunerokoaren euskarazko itzulpena aurkeztera

2024-09-13 Albisteak

Atef Abu Saifek idazle eta Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministro ohiak idatzitako Gazako egunerokoa euskaraz argitaratu dugu Aleka bilduman, Irene Arrarats eta Maialen Berasategiren itzulpenekin. Urriaren 3an 11:00etan aurkeztuko du idazleak bere liburua, Martin Ugalde Kultur Parkean. Berriak zuzenean emango du aurkezpena eta jarraian egingo zaion elkarrizketa irekia. Gainera, arratsaldean hitzaldi bat emango du Donostiako antzoki zaharrean.

Liburua dagoeneko eskuragarri dago eta salmentatik lortutako dirua Abu Saif berak eskatutako hiru irabazi asmorik gabeko erakunde hauetara bideratuko da: Medical Aid for Palestinians, The Middle East Children’s Alliance eta  Sheffield Palestine Solidarity Campaign.

Arratsaldeko ekitaldia irekia da eta hemen eskura daitezke sarrerak, aretoa bete arte. Ekitaldia euskaraz eta ingelesez izango denez, aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan