Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Atef Abu Saif: “Herri bezala honetatik irteteko etorkizun bizigarri baten itxaropena behar dute ondorengoek”

2024-10-02 Albisteak

Donostian da dagoeneko Atef Abu Saif idazle palestinarra, Gazako egunerokoa euskaraz argitaratu berria aurkezteko. Palestinako Aginte Nazionaleko kultura ministro izan da udaberrira arte, eta Donostiako Udalean egin zaion harrera instituzionala baliatu du bertako agintari eta alderdiekin egungo egoera aztertzeko. Azken asteotan lehertu den Libanoko gerra berriaz galdetu diote alderdietako ordezkariek, eta argi adierazi du “Gazako gerra itzalean uzteko” eraso duela Libano Israelek, “eta egin dezakeelako”. Gainera, nazioarteko onespena lortzeko balio izan dio urratsak Abu Saifen aburuz, Gazan gerra kritikatu batetik Europak eta AEBk txalotutako gerra batera igaro baita Libanon.

Nazioarteko komunitateak egin dezakeenaz galdetzean, ez da oso itxaropentsu agertu idazle eta ministro ohia, munduak Palestinari agertutako babesa goxagarri izan zaien arren “berandu esnatu” delako jendea. Egun sarraskiaren erdian harrapatuta dauden milaka zibilen geroaz galdetuta, etsipenez esan du gerra honek ez duela amaiera posiblerik, eta bere bizipenek agertzen dutela gerra bat amaitzean hurrengoa hasten dela. Hala ere, gaurko haurrak etorkizunean herrarik gabe bizitzeko gakoa zehaztu du: “etorkizun bizigarri baten itxaropena behar lukete, eta horretarako eskolak, etxe bat eta lan bat izateko aukera, familia bat sortzekoa eta euren proiektuak aurrera eramatekoa”.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan