Gora joan
Menua

Arantzazuren etorkizunaz herrigintzari eta kulturgintzari lotuta

Lorea Agirre, Xabier Euzkitze eta Jon Sarasuak osatu dute mahai ingurua

2024-07-23

UIKen baitan antolatutako Arantzazun bizi: iragana, oraina eta etorkizuna zer? ikastaroa egin da Arantzazun eta Arantzazu-ren etorkizuna herrigintzarekin eta kulturgintzarekin duen loturatik mahai inguruan elkartu dira Lorea Agirre, Xabier Euzkitze eta Jon Sarasua. 

Bertan, Lorea Agirrek Joxe Azurmendi eta Gandiaga eredutzat hartuz, belaunaldi hari zor diogun ekarpena hamar irakaspenetan laburtuta azaldu du: kultura eta jakintza gure herriaren biziraupenerako bide gisa ulertzea; hizkuntzaren batasuna, herri bati egiturak ezartzeko; hizkuntzaren zentraltasuna euskalduntasunaren birdefinizio batean; euskara justizia sozialari lotua dagoela; erlatibismoaren ideia, aniztasunarena; genealogiak eta izenak berreskuratzea; pentsamendu oro kokatua dela; unibertsaltasuna partikulartasuna baztertu gabe dela benetan unibertsal; euskalgintza gizagintza dela. Eta amaitzeko, galdera utzi du airean: "zer da guretzat gizagintza?”.