Angela Davis pentsalari eta aktibista ezagunaren ‘Emakumeak, arraza eta klasea’ saiakera kalean

2016-11-29 Albisteak

Angela Davis pentsalari eta aktibista ezagunak emakume, beltz eta klase sozial apalekoa izateak dakartzan hiru zapalkuntzak lotu zituen aurreneko aldiz liburu honetan. Esklabotza sistema, mugimendu abolizionista eta sufragista, abortua edota etxeko lanak problematizatzen ditu, eta horrekin, ordura arteko feminismoa, hau da, feminismo zuria, arraza eta klase menperakuntzekiko itsu izan zela agerian utzi.

Hiru aldiz zapaldua denak hiru aldiz errebelde eta hiru aldiz aliatu izateko aukera eta zoria duela aldarrikatzen du pentsamendu feministaren lan mugarrietako bat den honetan. Gaurko gure errealitatea ulertzeko ez ezik, eraldatzeko tresna ere bada Emakumeak, arraza eta klasea liburua.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan