miren artetxe

Alardeen korapiloa

2018-05-17 Albisteak

Zer gertatu zen 1996ko udan Irunen eta Hondarribian emakume batzuk alardeetan soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenean? Galdera horri erantzuteko asmoz 80 lagunetik gora elkarrizketatu dituzte Maite Asensio Lozano eta Arantxa Iraola Alkorta Berria-ko kazetariek Aleka bildumako Alardeak, ukatutako plazara saiakerarako. Denetarikoak: aldarriaren sustatzaileak, parte hartzaileak, arduradun politikoak, gaia ikertu duten antropologoak… Alarde parekideek sortu duten gizarte hausturan sakondu dute horrela, sorburura joz, bide judizialari erreparatuz, bizipenak jasoz, erakunde eta alderdien jokabideei begiratuz. Guztia galdera honi erantzuteko: hainbeste denbora igaro ondoren, nola konpon daiteke egun alardeen gatazka?

Berria, Elkar eta Jakinen elkarlanari esker osatutako bilduma da Aleka. Seigarren zenbakia du alardeen gatazkaren inguruan hausnarketa bultzatu nahi duen saiakera.  

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan