Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Ainara Lasa: «Artearen eta pentsamenduaren funtzioa eraldaketa probokatzea da»

Jakin(guran) elkarrizketa ikusgai

2025-03-24 Albisteak

Ehuntze sormen espazioan hartu gaitu Ainara Lasa Perez artista eta eragileak, Azalera bere azken proiektua aitzakiatzat hartu eta sorkuntzaz bezalaxe (ez)gorputzez, hizkuntzaz, herriaz eta kulturaz aritzeko.

Azken urteotan argazkigintzarekin lanean aritu da, espazio «zikingarri» baten faltan. Orain igeltsu eta latexarekin esperimentazioan, baina jabetzen da, «materialez harago, kontzeptualki, erreplika eta errepika ideia» dabilkiola bueltaka: erreplikak egin eta jatorrizkoa deseraiki, esanahi berriak sortzeko. Oso eskertuta agertu da erakusketa prestatzeko eskaini zaion aukerarekin, horrek lana garatzeko espazio eta baldintzak ziurtatu baitizkio. Hortxe dago egungo arte plastikoaren mugetako bat, Lasaren ustez: «izugarria da zenbat sorkuntza kapital galtzen den baldintza materialak falta direlako». Horregatik azpimarratu du sorkuntza kolektiboaren ideia, sarea izan delako gako lan hau garatzeko, baina baita elkar elikatzen duten proiektuak sostengatzeko ere: «sorkuntza armatzea, guerrilla bezala antolatzea, eraldatzailea da; eta uste dut hori dela justu artearen eta pentsamenduaren funtzioa, eraldaketa probokatzea».

Erakusketak, orain arte egindako lanez eta proposamenez gain, lan prozesua ezagutzeko aukera ere ematen du, euren gorputzean probatu dutenen bidez: «azalera da gorputza jartzea planteatzen duen ariketa bat, gorputzetik bertatik auzitan jartzeko gorputzari sistema patriarkal honetan naturalak balira bezala esleitzen zaizkion esanahiak». Ariketa kolektibo gisa ulertzen du artistak, eta lekukotzaz betea dago aretoa. Haatik, gorputz berri horiek zer hizkuntza egingo ote luketen galdetzen dio bere buruari egileak, gorputza egiten duen elementu erauztezina zaiolako hizkuntza: «lan hauetan hitzak bistan ez egoteak ez du esan nahi hizkuntzarik ez dutenik». Hizkuntza, kultura eta herria elkarri lotuta ulertzen ditu Lasak, ezinbestean. Gorputz politikoa pentsatzeko beste modu bat dakar, Azalera-ren mamiak.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan