Larunbata, Igandea, 2024ko uztailak 27
Gora joan
Menua

Piarres Xarriton, idazle, kulturgile, euskaltzain eta politikaria zendu da

Jakinek 1968an zabaldu zuen aldi berriko erredakzio kide izan zen

2017-03-19
Piarres Xarriton, Manex Erdozaintzi-Etxart eta Joxe Azurmendirekin, Jakinen bilera batean (Donapaleu, 1972).

Piarres Xarriton Euskal Herriaren historiaren seme eta eragile izan da, euskararen, kulturaren, politikaren eta herrigintzaren azken zazpi hamarkadetan eragile ezaguna eta ezagutua.

Jakinekin harreman estua izan zuen. 1968an, Jakinek aldi berri erabakior bati heltzen dioenean hor dago Xarriton. Urte horretan, Jakin, lehen aldikoz, zuzendari profesional batek hartzen du bere gain, alegia Joan Mari Torrealdaik, ordurarteko ikasle-figura alboratuta. Horrekin batera, Arantzazu utzi eta Donostian lekutzen da. Nolabait, aldizkari moderno eta garaikidea izateko lehenago abiatutako prozesua urte horretan sendotzen da. Eta, orduan sortzen den erredakzio taldean Xarriton dago, Carlos Santamaria, Rikardo Arregi, Ibon Sarasola, Andoni Lekuona, Andoni Iturria eta Ramuntxo Camblongekin batera.

Liburu produkzioa %8 hazi da 2015ean

Ohiko denez, testuliburuak eta haur eta gazteentzako liburuak dira sail emankorrenak

2017-01-18

Joan Mari Torrealdaik, 1976tik hona egindakoaren ildo beretik, 2015ean euskaraz argitaratutako liburuen azterketa egin du. Jakin 217an ikerketaren bertsio laburra argitaratu da, eta ikerketa bere osotasunean hemen dago, Liburu Behatokia atalean. Azterketa honekin, azken 40 urteetako liburugintza ikertu du Torrealdaik.

2016-11-10

Zer gertatuko litzateke nazio kulturalki beregaina praktikan jarriko bagenu? Ez ote da euskal kulturgintza horretan saiatzen ari azken hamarkada luzeetan? Ze diskurtso eta ze praktika behar dira horrela jarduteko? Ze kultur politika, ze kultur eredu, ze azpiegitura, ze elkarlan sustatze da komenigarri?

Honetaz guztiaz ari dira Ibai Iztueta, Haizea Barcenilla, Hedoi Etxarte, Eider Rodriguez eta Maika Etxekopar alde batetik; eta, bestetik, Ane Rodriguez (Tabakalera), Leire Lopez Ziluaga eta Oier Plaza (Astra), Izaro Zinkunegi (Azpeitiko Kultur Mahaia), Nerea Fillat (Katakrak), Pauline Guelle (Euskal Herria Zuzenean), Gaizka Amondarain (Hala Bedi Irratia) eta Nora Aurrekoetxea, Izaro Ieregi eta Irati Urrestarazu (Okela Sormen Lantegia).

2016-05-19

Joxe Azurmendik Gizabere kooperatiboaz liburua aurkeztu du, eta berori da 'Jakin Irakurgaiak' sailaren azken emaitza. Liburu honetan gizaberearen gogartera itzultzen da berriro Azurmendi. Darwinek gizatasuna zertan datzan birpentsatzeko ataza utzi zuen jarauntsian. Nondik dator andre-gizona bertuteak dauzkan aberetxoa izatea? Tradizioa eta erlijioa laga eta, zeintzuk dira bertute horiek? Gure funtsenean, lagunkoi eta kooperatzaileak gara ala berkoi berekoiak? Kapitalismoa ala sozialismoa da gizakiaren naturalago? Norgehiagoka ala kooperazioa?

Joxe Azurmendiren Gizabere kooperatiboaz liburuaren aurkezpena
Joxe Azurmendi eta Lorea Agirre
Koldo Mitxelena Kulturunea, 2016-05-18

2016-05-18

Kulturgintza norabidearen atakan dagoela ondorioztatu daiteke Jakinek iazko Durangoko Azokan, lau egunez, antolatu zuen ‘Gogoetaren plaza’ jardunaldietan esandakotik. Saioak hasieratik bukaerara gurutzatu zituzten bi gai nagusiei buruz esandakoak biltzen ditu zenbaki berriak: euskal kulturarentzako hitzarmen bat negoziatu eta adosteko beharraren ideia, eta euskal kulturaren ikusezintasunaren auzia. Oro har, kultur estrategia bateratu baten premiaz eta ikusgarritasunaren erronkaz jardun zuten bertarako ziren kulturgintzako 22 arituk eta adituk.