Gora joan
Menua

Nola irakurri eta islatu dute gatazka arteak, musikak, literaturak, zinemak, feminismoak eta akademiak?

Xabier Gantzarain, Nora Aurrekoetxea, Laura Ruiz, Josu Larrinaga, Ibon Egaña, Josu Martinez, Zuriñe Rodriguez eta Imanol Murua Uriaren artikuluak

2015-10-30

Gatazta, eta gatazkak daude. Eta horien gaineko errelatua, eta errelatuak. Borroka horretan sartu eta borroka horren islada arteak, musikak, literaturak, zinemak, feminismoak eta akademiak nola eman duten aztertu dute Xabier Gantzarain, Nora Aurrekoetxea, Laura Ruiz, Josu Larrinaga, Ibon Egaña, Josu Martinez, Zuriñe Rodriguez eta Imanol Murua Uriak zazpi artikulutan.

 

2015-09-15

Hedoi Etxartek Wagner auziaz liburua aurkeztu du, eta berori da 'Jakin Irakurgaiak' sailaren azken emaitza. Etxartek Wagnerren lan artistikoaren eta pentsamenduaren berri emanez, eta geureganaino iritsi den konpositore alemaniarraren gaineko auzi politiko, kultural eta artistikoa zertan den azalduz, sarrera mamitsua egin dio liburuari. Ondotik, Wagnerren gaineko lau aditu handi eta diferenteren idatzi bana aukeratu eta itzuli ditu, eta, horrela, Robert Wangerméek musikaren soziologiatik, Catherine Clémentek generoarenetik, Slavoj Zizekek politikaren aldetik eta Alain Badiouk filosofiatik Wagnerren gainean idatzitako testuekin osatu du liburua. 

Herria, nazioa, estatua eta euskara

Iruñeko jardunaldietan saio guztien bideoak, argazkiak eta hedabideetan argitaratutakoa, hemen

2015-07-14

'Herria, nazioa, estatua... eta euskararekin zer?' jardunaldiak mamitsu eta bizi joan ziren, ekainaren 25 eta 26an, Iruñeko Katakrak liburudendan. 130 bat lagun bildu zen bertara, eta ez zen eztabaidarik eta ideia berririk falta izan. Bertan mahaigaineratu ziren proposamen eta diskurtsoen segidak ekar diezaizkioke galdera zahar-berri honi beharrezko dituen erantzunak eta bideak. Bertako hitzaldi, ponentzia eta mahainguru guztien bideoak eta argazkiak, jardunaldien ondorengo gogoetak eta hedabideetan jasotakoa duzu hemen bildua.

 

 

2015-05-07

Bernart Etxepare eta Ismael Larrea. Edo Sarrionandia, Unai Iturriagaren begirada pean. Izpegiko gainean, elkartu ditu, 400 urteko itxaronaldiaren ondoren, Etxepare eta Ismael Larrea moroa (Sarrionandiaren alter egoa) Kontrazaleko artikulu grafikoan.

2015-05-06

Joxe Azurmendi eta Joseba Sarrionandia. Edo Sarrionandia, Azurmendiren begirada pean. Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean?  liburuan barrena nazioaren kontzeptuaren bila ibili da Azurmendi, eta horretarako berak berriki idatzitako Renan filosofoaren “nazio kontzeptuaren gezur interesatuaren” gaineko saiakera hartu du makulutzat, Sarrionandiaren nazioaren egia argira ateratzeko.

Euskarazko ikerketa eta irakaskuntza unibertsitatean zertan aldatu den azaltzen dute ondorengo bi artikuluek. Ane Larrinagak eta Mila Amurriok unibertsitatearen nazioartekotzeak euskararen hautuan eragina izan duela azaltzen dute. Eta, Karmele Artetxek euskarazko ikerketa bigarren mailakotzat hartzen dela ondorioztatu du.

Bukatzeko, Egunen gurpilean atalean, Nagore Amondarainek artearen elikaduraz idatzi du, Henrike Galarzak TTIP nazioarteko merkataritza hitzarmena hartu du aztergai, Txerra Rodriguezek azkenaldiko ikerketa eta mapa soziolinguistikoei bota die begirada, eta Gorka Juliok euskara eta teknologia uztartzeko dekalogo bat osatu du.