Larunbata, Igandea, 2024ko uztailak 27
Gora joan
Menua

'Euskaltzaletasuna eta feminismoa', hitzaldiak entzungai

Hizkuntzaren eta generoaren arteko gurutzaketa da ikastaroaren ardatza

2018-04-09

Euskararen eta generoaren gurutzaketari erreparatzen dio 'Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu' ikastaroak. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea eta UEUrekin batera antulatu du Jakinek, eta bertako hitzaldiak eta hurrengo hitzorduak daude jarraian eskura.

'Caliban eta sorgina', euskarazko libururik nabarmenena

Nafarroako liburu denden elkarteak saritu du Eskafandra bilduma feministako itzulpena

2018-03-16

Nafarroako liburu denden Diego de Haro elkarteak Silvia Federiciren Caliban eta sorgina saiakera aukeratu du iazko euskarazko lanik nabarmenena. Edurne Lazkanok eta Aitor Arrutik ekarri zuten euskarara Eskafandra bilduma feministarako. Hain zuzen ere, itzulpenaren kalitatea azpimarratu du elkarteak eta saiakeraren "aberastasuna", "sofistikazioa" eta "ahalegin pedagogikoa" nabarmendu du, besteak beste.

2018-03-08
Jakineko bulegoa

Jakineko emakume langileok martxoaren 8rako deitutako grebarekin bat egitea erabaki dugu. Hori dela eta, egun osoko lanuztea egingo dugu. #M8 #EmakumeokPlanto

Emakume artisten ikusezintasunaz

Emakume artista belaunaldi oso bat galtzeko bidean gara

2018-02-20
Esther Ferrer

Egungo emakume artista belaunaldi oso bat galtzeko arriskuan gara. Hala dio Haizea Barcenilla arte historiatzaileak. Bilboko Okela Sormen laborategiko arduradunekin ere hitz egin dugu Euskadi Irratirako Jakinek osatutako erreportajean.

2018-01-21

UEU, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea eta Jakin elkar hartuta datoz ‘Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu’ ikastaroa eskaintzeko. Elkarguneko feminismotik, hizkuntzari eta generoaren gurutzaketari propio erreparatuko dio urtarriletik maiatzera bitarte egingo diren lau hitzaldi eta mahai-inguruarekin.