Larunbata, Igandea, 2024ko uztailak 27
Gora joan
Menua

Judith Butler eta identitate subertsiboak

Ana Isabel Moralesek ekarri du euskarara 'Genero nahasmendua' saiakera mugarria Eskafandra bildumarako

2018-05-08

Judith Butler filosofo estatubatuarraren 'Genero nahasmendua' saiakera euskaratu du Ana Isabel Morales itzultzaileak Eskafandrarako. Liburu mugarria da, postfeminismoaren eta Queer teorien oinarria. Gorputzaren, sexuaren, generoaren eta desiraren kategorizazioez hausnartzen du gibelean dauden botere harremanak aztertzeko. Nagore Legarreta argazkilariak ipini dio azala.

Euskara batuak 50 urte: noranahiko izateko erronka

30 lagunen iritzia jasotzen ditu monografikoak

2018-05-06

Euskara batuaren ekarpen eta erronken inguruan monografikoa osatu du Jakinek, Arantzazuko Biltzarraren 50. urteurrenaren atarian. Horretarako, 30 iritzi eta ikuspegi jaso ditu: Joxe Azurmendi, Joan Mari TorrealdaiIrene Arrarats, Pruden Gartzia, Ander Lipus, Miren Amuriza, Iñaki Goirizelaia, Harkaitz Cano, Sagrario Aleman, Igor Elortza, Gorka BereziartuaXabier Euzkitze... eta beste hainbeste.

Euskara batuak zer behar du?

Arantzazuko Biltzarra ospatu zenetik mende erdi beteko da. Aurrera begira ipintzeko aitzakia zaio Jakini.

2018-05-03

50. beteko dira euskara batuaren sorreratzat jotzen den Arantzazuko Biltzarra ospatu zenetik. Urteurrenak atzera nola aitzinera begitzeko aukera eskaini dio Jakini. Euskara batuaren erronkei, alegia. Horretarako, Irene Arrarats Berriako zuzentzailearen eta Pruden Gartzia Euskaltzaindiako Azkue liburutegiko liburuzainaren gogoetak jaso ditu irratirako egindako erreportaje honetan. Biek ere hartu baitute parte 'Euskara batuak 50 urte. Noranahiko izateko erronka' Jakin monografikoan. Aldizkariak 30 lagunen iritzi eta gogoetak biltzen ditu.

Euskararen jazarpena ukatzen denekoa

Joan Mari Torrealdaik idatzi du 'Asedioa al euskera' saiakera

2018-04-16

XVIII. mendetik gaur egun arteko dokumentazioa bildu du Joan Mari Torrealdaik Asedio al euskera liburuan (Txertoa) errebesionismo espainiarrak euskararen jazarpena ukatzen duela salatzeko. Legeak izan dira horretarako tresna eta legitimitatea emateko argumetu sarea josi dute hainbat intelektualek. Sare hori desegiteko ahalegina da, beraz, saiakera.

Sorginak, emakumea menperatzeko iruditeria

Eskafandrak argitaratutako Silvia Federiciren 'Caliban eta sorgina' saiakera da abiapuntua

2018-04-09

Bazterreko emakume ero, zatar, lizun, jakintsu bezain arriskutsuak. Hala irudikatzen dira sarri sorginak. Emakume horiek torturatu zituzten herritar arruntak zirela jakin arren. Zergatik? ENTZUN sorginen iruditeriari buruz Jakinek Euskadi Irratirako osatu duen erreportajea.