Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Dabilen pentsamenduak zabaltzen jarrai dezan

Badakizu? ekitaldiarekin aurkeztu da jendaurrean Jakin berritua

2024-10-15 Albisteak

Duela 10 urte Jakineko talde historikoak talde berriari erreleboa eman ostean, azken urteotan ia 400 artikulugilek idatzi du aldizkarian. Horietatik heren bat gazteak, asko eta asko euren lehen artikuluarekin, eta erditik gora emakumezkoak. Lorea Agirre zuzendariaren hitzetan, «horrek kokatzen du Jakin, egin duen bidearen historian, gaur egungo gure gizartearen auzietan eta etorkizunean etorriko diren pentsalari berrien bidean».

 

Dabilen pentsamendua

Jakinek euskal pentsamendua lantzen dihardu 1956tik, baina asko ari da zabaltzen euskarri mailan. Aldizkariaz eta liburu bildumez gain, gero eta pisu handiagoa hartu dute euskal pentsamenduaren digitalizazioari eskainitako atalak, eta baita ikus-entzunezkoek ere. Norabide horretan hazten jarraitzeko pauso bat da berritze hau, garaian garaiko auzi unibertsalei euskaraz heltzeko eta euskal pentsamenduaren plaza zabaltzen jarraitzeko. Etorkizunera begira eta eraldaketa eragiteko dabilen pentsamendua da Jakinena.

 

Jakin beharreko 222 esaldi

70 urtez Jakinen idatzi duten ehunka egileren artean, 1959tik 2024ra 222 lagunek idatzitako esaldi bana bildu dugu liburuxka eramangarri honetan. Euskal pentsamenduaren lagin bat osatzen du liburuxkak, egindako bideari omen egin eta etorkizuneko pentsamenduari bide emateko. Horretara gatoz, eta, beraz, Jakinera hurbiltzen denak eskuratuko du.

 

Kontseilu editorial berria

2014ko talde aldaketan eratu zen Kontseilu editoriala, arlo desberdinetan ikerketan edo pentsamenduaren jiran dabilen jendea bildu eta Jakinen lantzeko auziak elkarlanean osatzeko. Begirada interesgarriak elkartu eta pentsamendua zeri eskaini hautatzea du helburu.

Seikote honek osatuko du Kontseilu editorial berria:

  • Garazi Arrula: Tafalla, 1987. Idazlea eta editorea.
  • Sustrai Colina: Urruña, 1982. Bertsolaria eta kazetaria.
  • Cira Crespo: Bartzelona, 1980. Idazlea eta historialaria.
  • Xabier Landabidea: Bilbo, 1981. Ikus-entzunezko Komunikazioan aditua.
  • Iratxe Retolaza: Donostia, 1977. Literatur kritikaria eta idazlea.
  • Mikel Urdangarin: Beasain, 1994. Filosofian doktorea. Euskal pentsamenduan eta pentsamendu feministan ikertzailea.

 

Aldizkariaren diseinu berria

Jakin aldizkariak liburu formatuari eutsiko dio, baina zabalera handitu du, diseinua berritzeaz gain. Azalak argazkia ekarriko du aurrerantzean, eta Irantzu Pastor izango da egilea. Barruko orrietan ere egileen argazkiak etorriko dira hemendik aurrera.

Atal berri bat ere badakar diseinu berriak: Jakin filosofatzen. Aldizkariaren sarrerako atal laburra izango da, non zenbaki bakoitzean Itziar Ugarte kazetariak kulturgile bati erantzun laburreko galdera sakonak egingo dizkion. Lehen honetan, Nerea Ibarzabalek erantzun ditu.

 

Webgune berritua

Jakinek urtetan sortu eta bildutako eduki guztiak modu errazean eskuragarri jartzeko berritu da webgunea, euskarri desberdinak baliatzeaz gain euskal pentsamenduaren digitalizazioak egile funtsezkoen obra osoa doan eskaintzen baitu. Bilaketa sistema hobetua dakar webgune berrituak, hamarkadetako euskal pentsamendua klik batean eskuratu eta baliatu ahal izateko, etorkizuneko gogoetei eta ikerketei bidea errazteko.

 

BADAKIZU?

Euskalgintza, kulturgintza, herri agintaritza eta urte hauetan Jakin osatu duten guztiekin ospatzeko antolatu da kultur ekitaldi hau.

Ekitaldian parte hartzaile dira: Jon Insausti (Donostiako Udaleko Kultura zinegotzia), Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria), Haritz Azurmendi (Jakineko kidea), Miren Narbaiza MICE (musikaria), Harkaitz Cano (idazlea), Irati Zubia (filosofoa), Danele Sarriugarte (idazlea) eta Maialen Lujanbio (bertsolaria). Guztiak ere Jakineko kolaboratzaile eta bidelagunak.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan