Vasconia, Euskal Herria, Euskadi: izena eta izana denboran barrena

2011-03-01 Artikuluak

Joseba Agirreazkuenagak Euskal Herriari eta bertako bizilagunei historian zehar eman zaizkien izendapenen bilketa eta kontakizuna eskaintzen du: erromatarren garaiko Vasconia, Nafarroako erresuma, Euskal Herria izena lehen aldiz agertzen duen Leizarragaren 1571ko testamentu berriaren itzulpena, XIX. mendean kontzeptu kulturaletik politikorako trantsizioa, Euskadi izenaren agerpena eta zabalkundea… Bertakoek zein kanpotarrek lurraldeari eta biztanleei azken bi mila urteetan eman dizkieten izendapenek adieraz dezakete, azken buruan, horien izana bera ere nola interpretatzen den.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan