Ramon Labaieni elkarrizketa

2013-05-01 Artikuluak

Ramon Labaien politikaria elkarrizketatu du Imanol Murua Uriak kazetariak. Labaienen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Tolosan; Ipar Euskal Herriko egonaldia gerra zibilaren ondorioz; Bigarren Mundu Gerrako aleman okupazioari buruzko oroitzapenak; Donostiara itzulera eta Madrilen egindako Kimika ikasketak; politikarekin lehen harremanak, EGIren eta EAJren baitan; kimikari gisa Ingalaterran eta Nafarroan izandako lan esperientzia; frankismo ondoko lehen Eusko Jaurlaritzan, Carlos Garaikoetxea lehendakariaren gobernuan, Kultura sailburu gisa izandako esperientzia politikoa: euskarazko telebista eta irrati publikoak, HABE, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Antzerti, Euskararen Legea…; horren ondoren, Donostiako alkate gisa izandakoa; metal zurizko soldadutxoak egiteko zaletasuna, alor horretan munduko artisau entzutetsuenetakoa izatera iristeraino; arma fabrika batean gai militarretako aholkulari modura egindako ibilbidea…

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan