2015-12-30 Artikuluak
Danele Sarriugartek tesi edo diagnostiko argi batetik abiatzen du urtearen kultur balantzea: aro bat amaitu da euskal kulturan eta gauza berriak eraikitzen gabiltza, oraindik erabateko formularik asmatu gabe eta bizkarrean aje astunak daramatzagula. Kulturgintzaren hainbat esparrutan jartzen du begirada: euskalgintzaren diskurtsoak, kultur politika ereduak, literatura, itzulpengintza, antzerkia, artea, hedabideak…