2024-09-10 2024: Gatazkaren memoria
‘Gatazkaren memoria eta memoriaren gatazka’ izenburua hartu du 2024an Usurbilgo Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, memoria eraikitzean presentzia desberdina hartzen duten ahots ugarien botere-harremanen dinamikak nola eragiten duen landu dugu.
Maider Galardi Fernandez de Agirre kazetari eta doktoregaiak Euskal gatazkaren irakurketa bitarra gainditzeko proposamen feminista bat azaldu du.