Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Arantzazuren etorkizunaz herrigintzari eta kulturgintzari lotuta

2024-07-23 Albisteak

UIKen baitan antolatutako Arantzazun bizi: iragana, oraina eta etorkizuna zer? ikastaroa egin da Arantzazun eta Arantzazu-ren etorkizuna herrigintzarekin eta kulturgintzarekin duen loturatik mahai inguruan elkartu dira Lorea Agirre, Xabier Euzkitze eta Jon Sarasua. 

Bertan, Lorea Agirrek Joxe Azurmendi eta Gandiaga eredutzat hartuz, belaunaldi hari zor diogun ekarpena hamar irakaspenetan laburtuta azaldu du: kultura eta jakintza gure herriaren biziraupenerako bide gisa ulertzea; hizkuntzaren batasuna, herri bati egiturak ezartzeko; hizkuntzaren zentraltasuna euskalduntasunaren birdefinizio batean; euskara justizia sozialari lotua dagoela; erlatibismoaren ideia, aniztasunarena; genealogiak eta izenak berreskuratzea; pentsamendu oro kokatua dela; unibertsaltasuna partikulartasuna baztertu gabe dela benetan unibertsal; euskalgintza gizagintza dela. Eta amaitzeko, galdera utzi du airean: “zer da guretzat gizagintza?”.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan