2023-06-30 Albisteak
Ekainaren 22an eta 23an Usurbilen egindako Jakin Jardunaldian Euskal Herriko gizarte mugimenduen bilakaeraz eta erronkez jardun genuen hamar aditu zein gizarte mugimendu jakinetako kiderekin batera. Laster egongo dira ikusgai hitzaldi guztien bideoak:
- Irekiera ekitaldia: Agurtzane Solaberrieta, Aitor Bengoetxea eta Lorea Agirre
- Marina Sagastizabal eta Ainara Santamaria: ‘Gizarte mugimenduetatik komunitateak ehuntzen: premiazko bai, gatazkatsua ere bai’
- Leo Bueriberi, Iraia de la Torre eta Maider Avaristo: ‘Mahai-ingurua gizarte mugimenduko kideekin’
- Txomin Poveda: ‘Gizarte mugimenduen eraldaketak: paradigma berri baterantz?’
- Joanes Igeregi, Ana Mezo eta Aitzol Gil de San Vicente: ‘Mahai-ingurua gizarte mugimenduko kideekin’
- Julen Mendoza, Andere Ormazabal eta Naiara Goia: ‘Herri mugimenduen eta instituzioen harremanaz’