Miren Etxabe ‘Lau Uxo’-ri buruzko hitzaldia, martxoaren 3an, Zarautzen

2023-02-22 Albisteak

Emakume Abertzale Batzako kide eta idazle Miren Etxaberi buruzko hitzaldia eskainiko dute Galder Unzalu, Lorea Agirre eta Amagoia Gurrutxagak Zarauzko Modelo zineman martxoaren 3an. 20:00etan hasita, zarauztar ezagunaren ibilbideari errepaso zabala eskainiko diote hizlariek, “Miren Etxabe ‘Lau Uxo‘, helgaldi baten etena” izenburupean. Ekitaldia kantuan itxiko dute Iruri Altzerreka eta Oihana Iguaran bertsolariek, Etxaberen bertso jarduna gogoratuz. 

Miren Etxabe Aldai (1903-1993) zarauztarra, idazle, bertsolari, mitinlari eta antzerkigile gisa da ezagun. Emakume Abertzale Batzako kide izan zen eta gerra aurretik kulturgintzan eta emakumeen eskubideen aldeko aldarrian aritu zen, besteak beste. Euskarazko kultur mugimenduan eta euskal feminismoan aitzindari, Euskal Pizkundeko emakumetzat jotzen da. Bere lan digitalizatuak eskuragarri daude Euskal Pentsamenduaren atalean.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan