2021-10-18 Albisteak
Mikel Urdangarin Irastorza filosofian doktoregaiak bere lehen liburua kaleratu berri du Jakin Irakurgaiak bilduman: ‘Simone de Beauvoir. Norbanakoa eta burujabetza’. Bertan, filosofo frantziarraren pentsamendutik abiatuta norbanako ereduaren inguruko kritikak txirikordatu ditu idazleak, burujabetza ulertzeko eta praktikatzeko modua hausnartuz. Liburuaren inguruan galdetu dio Oihana Iguaran Barandiaran kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean