miren artetxe

Kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldia maiatzaren 28an, Azpeitian

2021-05-05 Albisteak

Kulturaren artikulazioa, egoera soziolinguistiko eta soziopolitikoarekin harremanean doa ezinbestean. Horregatik, eredu eta ibilbide bat baino gehiago dago Euskal Herrian, lekuan leku eraikitzen direlako. Azpeitikoa da horietako bat; hau da, herri baten markoan dauden eragileen baturatik datorrena. Baina badira beste ardatz batzuetan artikulatzen dihardutenak, eta horietako esperientzia praktiko batzuk entzuteko parada egongo da maiatzaren 28ko jardunaldian, Azpeitikoaz gain: Durangoko Plateruena kafe antzokiaren bueltakoa, Baiona-Angelu-Biarritz eremuko euskara sarearena, Bertsozale Elkartearena eta Aloze (Zuberoa)-Iruñeko sortzailetza komunitarioko ekimenena. Adituek ere hitz egingo dute, Kultur artikulazioa: zer eta zertarako? izenpean.

Lorea Agirre Jakin Fundazioko zuzendariak egingo du jardunaldiaren sarrera, eta ondoren zazpi lagun mintzatuko dira: Harkaitz Zubiri, Maialen Akizu, Enekoitz Esnaola, Ihintza Orbegozo, Eneko Gorri, Miren Artetxe eta Ihitz Iriart.

Pasa den urtarrilean sortu zen Azpeitiko Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordea, eta, hain zuzen, herriko Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, bi udal taldeek eta norbanako batzuek osatzen dute. “Ez gara ospakizunera eta ibilbidea aztertzera mugatuko; etorkizunean ere jarri nahi dugu begirada”. Maiatzaren 10etik uztailaren 24ra artean beste bost ekitaldi izango dira —joan den astelehenean izan zen egitarauaren aurkezpena—.

EGITARAUA

Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola nazio jardunaldia.

Maiatzaren 28an (ostirala), Azpeitian, Sanagustin kulturgunean, 9:30-13:30 artean.

Antolatzaileak: Azpeitiko Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordea eta Jakin

Fundazioa.

Sarrera: Lorea Agirre (Jakin Fundazioko zuzendaria).

Kultur artikulazioa: zer eta zertarako?

– Harkaitz Zubiri: Kultura artikulatu, hobeto bizitzeko.

– Maialen Akizu: Femurra, haragia eta protesia.

Kultur artikulazioa: nola? Esperientzia praktikoak

– Enekoitz Esnaola: Azpeitiko kultur komunitate artikulatua.

– Ihintza Orbegozo: Durangoko herri dinamika: Plateruena ta gero zer?.

– Eneko Gorri: Euskararen sarea ehunduz, Baiona-Angelu-Biarritz hiri eremuan.

– Miren Artetxe: Bertsozale Elkartea: aniztasuna artikulatzen.

– Ihitz Iriart: Komunitatea, kultura eta euskara uztartuz, Alozetik Iruñera.

Hizlarien arteko mahai ingurua.

Izen-ematea:

– Bidali izen-abizenak hona: bestehamaikabizitzeko@gmail.com

– Azkeneko eguna: maiatzaren 20a.

– Doan da.

– Aforo aldetik mugak egon daitezke.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan