miren artetxe

[Podcast] Torrealdaik euskalgintzari emandakoaz

2020-12-21 Albisteak

Euskalgintzari Joan Mari Torrealdaik egindako ekarpena aztertu du Dabid Anaut euskara teknikari eta euskalgintzako ekintzaileak Jakinen 240. zenbakian. Torrealdaik euskara ardatz eta motor izan zuela dio Anautek, eta hasiera-hasieratik garbi izan zuen euskarak edonorako izan behar zuela: «Euskara etxeko hizkuntza behar zuela bai, baina hori baino gehiago ere izan behar zuela garbi zuen: kulturarako, zientziarako…, leku guztietarako. Hasieratik izan zuen aspirazio hori». Horregatik, euskara batuaren alde egin zuen bere bizitza osoan zehar. «Euskara batuaren momenturik esanguratsuenetan egon da presente Torrealdai, erabateko konpromisoarekin».

Torrealdaik euskalgintzari hainbat ekarpen egin dizkiola gogoratu du Anautek, askotarikoak, baina beti ere ikerketan eta ezagutzan oinarrituta. «Euskarak aurrera egin behar badu, eta egiturak zein planak sortu behar badira, horiek jakintza baten gainean egin behar direla ziur zen Torrealdai. ‘Goazen ezagutzaz baliatzera gauzak hobeki egiteko’, pentsatzen zuen». Eta beti euskalgintzaren autonomia aldarrikatu zuen Torrealdaik.

Hori eta gehiago laburbildu ditu Miren Rubio Iturria Jakineko kazetariak Euskadi Irratirako egindako erreportajean. Dabid Anauten hitzak jasota dituzu podcastean. Entzun!

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan