2020-12-04 Albisteak
Pandemiara egokitzeko, Durangoko Azokak sarearen bidez plazaratuko ditu aurtengo nobedadeak, abenduaren 4tik 8ra zabalik izango den denda digitalarekin. Bertan topatuko dituzue Jakinen argitalpenak: Jakin aldizkaria eta Dabilen pentsamendua, Eskafandra, Ur-jauzia eta Jakin Irakurgaiak liburu bildumak. Landako gunean izan ohi dugun standeko eduki guztiak izanen dituzu eskura azokaren plaza digitalean.
Guztien artean, berrietan berrienak, honakoak dira: ‘Torrealdai. Euskara herri’ 240. zenbakia, ‘Pandemiak, distopiak eta mundu berriak‘ 239. zenbakia eta ‘Joxe Azurmendi. Pentsamenduaren ur-jauzia‘ 237-238. zenbaki bikoitza. Era berean, orain arte argitaratutako beste hainbat aldizkari eta liburu ere eskuratu ahal izanen dira. Horien guztien inguruko informazioa duzu webgunean.
JAKIN 239: ‘Pandemiak, distopiak eta mundu berriak’