Hiperindibidualismoaren garaian

2020-04-26 Albisteak

Indibidualismoa gure gizartearen ardatza dela gogorarazi zuen Iñigo Martinez filosofoak Joxe Azurmendiri eskainitako kongresuan, besteekin ditugun harremanak norberarengan duten eragina ahaztuta. “Indibidualismoaren ideologia nagusi dela entzuten dugu”, oroitarazi zuen eskainitako hitzaldian. “Lipovetsky pentsalariak dioenez, gure buruaren inguruko kezkak baitira orain nagusi: norberaren egoera ekonomikoa, osasuna, oporren zain egotea, gorputza zaintzea…”. Horregatik, indibidualismoa gainditu eta hiperindibidualismoaren garaia ere badela ziurtatu zuen Martinezek, kezka kolektiboak edo politikoak baztertu eta muturretara jotzen ari garelako.

Izan ere, ‘hiper’ marka gure bizimoduan eta izaeran erabat txertatuta dagoela dio Martinezek. “Gehiegikeriaren logika bizitzaren esparru guztietara aplikatzen dugu”. Eta ondorioz, halakoak ere dira egungo gaitzak eta praktikak: neurrigabekoak. Esaterako, kirol gehiegi egitea, apustuekiko menpekotasuna, janariarekikoa, lo egiteko botikak… Zoriontasuna bera ere parametro horietan neurtzen dugu, zenbakietara errenditu eta gero konparatu ahal izateko. Lehia bera ere hiperindibidualismo horren emaitza baita, dioenez.

Hitzaldiaren laburpena duzu entzungai, Miren Rubio kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunea espaziorako egin duen erreportajean. Entzun:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan