2019-11-19 Albisteak
Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) filosofoaren ekarpen emankorra egungo begiradatik aztertu eta landuko du Jakinek, UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresuak. Izan ere, Euskal Herri garaikideko pentsalaririk oparoena da Azurmendi: filosofia, politika, hizkuntza, kultura eta literatura izan ditu aztergai, diskurtso zehatzak, unean unekoak eta egoerari erantzuten ziotenak, eta arnasa luzeko gogoeta teorikoekin uztartu dituenak. Argitaratu dituen 41 liburuak eta ia 500 artikuluak horren lekuko dira.
Azurmendiren ekarpena ertz ezberdinetatik aztertuko ditu kongresuak. Horretarako, berrogeita hamar aditu elkartuko ditu abenduaren 11tik 13ra Donostiako San Telmo museoan, azken hau kongresuko languntzailea ere badena. Parte hartzeko izen-ematea zabalik da: hemen.
Bizitza oso bat pentsamenduari emana
Dena egiteke eta herri bat birpentsatzeke zegoen garaian hasi zen Azurmendi idatziak plazaratzen, Euskal Herriari baliagarri izango zitzaizkion auziei helduz, eta pentsamenduarekiko eta kulturarekiko aparteko kezka adieraziz. Gaur egun arte.
Gaztetan Arantzazuko frantziskotarrei lotua egon bazen ere, unibertsitateko irakasle gisara jardun du gehienbat, EUTG-Deustun lehenengo (1978-1981) eta UPV/EHUn ondoren (1981-2014), 1993tik aurrera bertako Filosofia Modernoko katedradun zela. Horrez gain, Jakin Taldeko kide da 1960az geroztik, Jakin Irakurgaiak bildumaren arduraduna izanik, eta ohorezko euskaltzain ere bada.
Azurmendiren ekarpenari dagokionez, hiru eremutan jardun du, batik bat:
- Euskal pentsamenduaren azterketan. Bere belaunaldiarekin batera autore tradizionalen irakurketa egin du, Euskal Herrian egon den pentsamendu tradizioa ikusaraziz eta ondorengoei transmitituz.
- Filosofiaren eta pentsamendu europarraren azterketan. Garaiko auzi filosofiko nagusiak landu ditu puntako pentsalarien pare, ekarpen propioak eginez eztabaidari. Gainera, auzi horiek euskaraz eman ditu, euskaldunon komunitateari pentsamendu garaikiderantz leiho bat irekiz.
- Unean uneko auzi etiko-politikoei buruzko gogoetan. Euskal Herriaren egoera sozial eta politikoari erantzuteko ideiei buruz gogoeta egin du: borroka antifrankistan abertzaletasuna eta marxismoa uztartuz, lehenik, ETAren, torturen, presoen eta Estatu politiken gogoeta saiatuz, ondoren; eta euskalduntasuna ulertzeko modu berriekin elkarrizketan, gaur egun.
Kongresua: hiru egun, hiru areto
Irekiera ekitaldi bereziarekin ekinen dio kongresuak abenduaren 11n. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak, Jon Insausti Donostiako Kulturako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak, Joan Mari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakariak, eta Iñaki Zabaleta UPV/EHUko filosofia irakasleak eta Joxe Azurmendi Katedrako koordinatzaileek hartuko dute hitza. Ondoren, Joseba Zulaika antropologoak, Miren Azkarate hizkuntzalariak eta Pruden Gartzia urgazle eta idazleak hitzaldi bana eskainiko dute.
Hurrengo egunean, abenduaren 12an, hiru aretotan banatuko da kongresua, Azurmendiren ildo ezberdinak aldi berean landu ahal izateko (ikus programazioa). Hori dela eta, kongresuko egunik mamitsuena izanen da, bai behintzat eduki kopuruari dagokionez. Gizaberearen filosofia, gogoeta etikoak, pentsamendu soziala, kooperatibismoa, nazioa, estatua eta kultura izango dira jorratuko diren gai nagusiak, mahaika sailkatutako hitzaldi laburren bitartez. Horiekin batera, goizean hitzaldi luzeagoak ere tartekatuko dira Azurmendiren ibilbideari eta obrari buruzko gogoeta orokorragoekin. Abenduaren 13an, aldiz, saio guztiak Areto Nagusian egingo dira berriro, goizez.
Gainera, kultura Azurmendiren kezka eta langai nagusietako bat izaki, bi emanaldi berezi antolatu dira, biak ere Azurmendiren olerkigintzan oinarrituta. Lehen egunean kontzertua eskainiko du Gotzon Arrizabalaga irakasle eta musikariak. Eta azken egunean, kongresuari amaiera emateko, Aginako zero bat emanaldia eskainiko dute Manex Agirre, Jon Aranburu, Marco Bianchi eta Gaizka Amondarainek.
Aipagarria ere bada Gorka Eizagirre artista arduratu dela kongresuaren irudiaz. Afixa nahiz kongresuko ikurrak diseinatu ditu, besteak beste.
Izen-ematea zabalik
Kongresuan edonork parte har dezake, beti ere aldez aurretik izena emanez gero. Kontuan izan abenduaren 12ko saioetan espresuki eman beharko dela izena, hau da, zer saio zehatzetara joango den adierazi beharko da aldez aurretik. Horretarako, klikatu hemen edo sartu Joxe Azurmendi Katedraren nahiz Jakinen sareko atarietan.
KONGRESUA
Donostiako San Telmo museoan
IZEN-EMATEA: https://www.ehu.eus/eu/web/hefa/izen-ematea-azurmendi-kongresua
ABENDUAK 11, asteazkena: ARETO NAGUSIA |
|
15:00-15:30: Harrera |
|
15:30-16:15: IREKIERA EKITALDIA Markel Olano (Gipuzkoako ahaldun nagusia) Nekane Balluerka (UPV/EHUko errektorea) Jon Insausti (Donostiako Udaleko Kulturako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria) Joan Mari Torrealdai (Jakin Fundazioko lehendakaria) Iñaki Zabaleta (UPV/EHUko filosofia irakaslea eta Joxe Azurmendi Katedrako koordinatzailea) |
|
16:15-16:45 Kontzertua – Gotzon Arrizabalaga |
|
16:45-17:15 ATSEDENA |
|
17:15-18:00 Joseba Zulaika (antropologoa) Hitzaldia: Euskal mende hautsia eskribitzen: Joxe Azurmendiri, zeharka |
|
18:00-18:45 Miren Azkarate (hizkuntzalaria eta euskaltzaina) Hitzaldia: Joxe Azurmendi: euskara batuaren bilbe eta irazki |
|
18:45-19:30 Pruden Gartzia (urgazlea eta idazlea) Hitzaldia: Joxe Azurmendi, Arantzazuko pentsalaria |
|
ABENDUAK 12, osteguna |
|
||
A espazioa |
B espazioa |
D espazioa |
|
9:00-9:45 Pako Sudupe (idazlea) Hitzaldia: Etorkizun lantsua, historia pobre baterako
|
9:00-11:00 Gizaberea I Banakako nahiz taldekako hitzaldi laburrak
Arantza Etxeberria (UPV/EHUko filosofia irakaslea) eta Juan Ignacio Perez Iglesias (UPV/EHUko fisiologian katedraduna) Jon Umerez (UPV/EHUko filosofia irakaslea) Oxel Azkarate, Jose Ramon Vitoria eta Aitor Aritzeta (MUko eta UPV/EHUko irakasleak) |
9:00-11:00 Kultura, Nazioa, Estatua I Banakako hitzaldi laburrak
Eduardo Apodaka (UPV/EHUko soziologia irakaslea) Xabier Barandiaran (Deustuko Unibertsitateko irakaslea) Jule Goikoetxea (UPV/EHUko politika zientzietako irakaslea) Egoitz Urrutikoetxea (doktoregaia UPPAn)
|
|
9:45-10:30 Elixabete Garmendia (kazetaria) Hitzaldia: Joxe Azurmendiren obran bere jatorriak –Zegama, Arantzazu– eduki dezakeen presentzia eta eragina
|
|
||
(ordu erdiko tartea) |
|
||
11:00-11:30 ATSEDENA |
|
||
11:30-12:30 Jose Maria Ripalda (filosofiako katedradun emeritua) eta Víctor Gómez-Pin (filosofiako katedradun emeritua)
|
11:30-13:30 Gogoeta etikoak I Banakako hitzaldi laburrak
Jonathan Lavilla (UPV/EHUko filosofia irakaslea) Xabier Insausti (UPV/EHUko filsofia irakaslea) Aitor Sorreluz (filosofian lizentziaduna) Iñaki Soto (Filosofian lizentziaduna eta Gara-ko zuzendaria) |
11:30-13:30 Kultura, Nazioa, Estatua II Banakako hitzaldi laburrak
Ibai Iztueta (gizarte zientzietan doktorea) Ander Iturriotz (UPV/EHUko soziologia irakaslea) Juan Ramon Makuso (idazlea) Aitzpea Leizaola (UPV/EHUko Antropologia irakaslea)
|
|
12:30-13:15 Jose Maria Larramendi (Arizmendiarrietaren Lagunak) |
|
||
|
|
||
13:30-15:00 BAZKARIA |
|||
|
|
|
|
15:00-17:00 Pentsamendu soziala
Iñigo Martinez (filosofia irakaslea) Ignazio Aiestaran (UPV/EHUko filosofia irakaslea) Idurre Eskisabel (UPV/EHUko kazetaritza irakaslea) Beñat Irasuegi (Talaios Kooperatibako langile kooperatiboa)
|
15:00-17:00 Kooperatibismoa I Banakako nahiz taldekako hitzaldi laburrak
Javier Agirre (UPV/EHUko filosofia irakaslea) Arianne Kareaga (MUko irakaslea, LANKIko kidea) Ekai Txapartegi (UPV/EHUko Filosofia irakaslea)
|
15:00-17:00 Ikertzaile berriak I
Aritz Aramendi (filosofian graduatua) Unai Bayon (filosofian graduatua) Maialen Etxebarria (filosofian graduatua) Irati Zubia (filosofian graduatua)
|
|
17:00-17:15 ATSEDENA |
|||
17:15-19:15 Gizaberea II Banakako nahiz taldekako hitzaldi laburrak
Jon Mentxakatorre (Deustuko Unibertsitateko irakaslea) Fito Rodriguez (idazlea) Markos Zapiain (filosofia irakaslea)
Itsaslore Yarza eta Maitane Nerekan (filosofia irakasleak)
|
17:15-18:45 Kooperatibismoa II Banakako nahiz taldekako hitzaldi laburrak
Andoni Eizagirre (Muko irakaslea, LANKIk) Mirene Zufiaurre (LANKIko kidea, MU)
Jokin Bergara (MUko doktoregaia) eta Joseba Azkarraga (UPV/EHUko soziologia irakaslea)
|
17:15-18:45 Ikertzaile berriak II
Mikel Urdangarin (doktoregaia UPV/EHUn) Lorea Azpeitia (doktoregaia UPV/EHUn) Haritz Garmendia (doktoregaia UPV/EHUn)
|
|
ABENDUAK 13, ostirala: ARETO NAGUSIAN |
|
9:00-10:00 Alaitz Aizpuru (filosofian doktorea) Haritz Azurmendi (gizarte zientzietan doktorea) |
|
10:00-12:00 Antonio Casado (UPV/EHUko filosofia irakaslea) Andoni Olariaga (filosofian doktorea) Elena Martinez Rubio (filosofian doktorea) Agnes Cugno (filosofian doktorea) |
|
12:00-12:30 ATSEDENA |
|
12:30-13:15 Itxiera ekitaldia, Joseba Sarrionandiaren testu batekin |
|
13:15-14.30 Ikuskizuna: Aginako Zero bat |
|