Joxe Azurmendi Kongresua egingo da abenduan Donostian

2019-03-21 Albisteak

Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresua antolatu dute elkarlanean Jakinek eta EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateak Joxe Azurmendi filosofo eta jakinlariaren ibilbide eta pentsamendua aztertzeko. 2019ko abenduaren 11tik 13ra egingo da Donostiako San Telmo Museoan.

Kongresuko programa aurrerago emango da jakitera, baina jada bidal daitezke komunikazio proposamenak. Komunikazioak ahozkoak izango dira, euskaraz, 20 minutuko tartean. Honako gidalerroen arabera antolatuko dira:

1. lerroa: Hizkuntzaren eta kulturaren filosofia

2. lerroa: Gizaberea

3. lerroa: Naziogintza eta estatugintza

4. lerroa: Gogoeta etikoak

5. lerroa: Pentsamendu soziala eta kooperatibismoa

6. lerroa: Euskal pentsamenduaren transmisioa

Gidalerro horiek Joxe Azurmendiren lanera gerturatzeko helduleku gisa aurkezten dira. Hala ere, lan gehienek bat baino gehiagotarako balioko dutenez, sailkapenak orientazio gisara hartzea gomendatzen da. Gidalerro bakoitzaren inguruko xehetasunak hemen dituzue.

Komunikazio proposamenak bidaltzeko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, hemen.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan