miren artetxe

Hitzaldiak: ‘Utopia 68/18 . Iruditeria berrien bila’

2018-07-13 Albisteak

https://www.youtube.com/embed/ziOq2AXvtiQ

68ko Maiatzetik mende erdia pasa dela eta, bederatzi aditu eta aritu elkartu ditu ‘Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila’ Jakin Jardunaldiak uztailaren 12 eta 13an Usurbilen, UEUren ikastaroen baitan: Amaia Lasa idazle eta irakaslea, Alba Garmendia EHUko Filosofia Saileko doktoregaia, Eduardo Apodaka EHUko Soziologia irakaslea, Uzuri Aboitiz Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko ikerlaria, Bego Zearreta Bizkaiko adinekoen egoitzetako langile grebalaria, Iñaki Barcena EHUko Politika Saileko irakaslea, Bizi! mugimenduko Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet eta Bego Huarte Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea.

Utopia izan da guztien ardatza, batzuetan norbere esperientzia eta praktiketatik solasean, besteetan marko teorikoari helduz.  Hori izan baita jardunaldiaren asmoa, teoria eta praktika uztartzea. Gainera, arreta berezia ipini diogu zaintzaren utopiari eta utopia ekosozialari.

Jardunaldi osoa duzu ikusgai Berria egunkariaren lanari esker. Hona hemen jasotako bideoak kronologikoki antolatuta.

 

Lorea Agirre: ‘Utopiari sarrera’

Amaia Lasa: ‘Nondik gatoz, non gaude’


Alba Garmendia: ‘Utopia klasikoak eta berriak’


Eduardo Apodaka: ‘Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia’


Uzuri Aboitiz: ‘Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera’


Bego Zearreta (Bizkaiko adinekoen egoitzetako langile grebalaria): ‘Zaintzaren aldeko borroka’


Iñaki Barcena: Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?

Anaiz Agirre/Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): ‘Alternatiba burujabe bat lantzen’


Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): ‘Harrera herria nola antolatu’

BIDEOAK atalean ere topatuko dituzu.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan