Sorginak, emakumea menperatzeko iruditeria

2018-04-09 Albisteak

Bazterreko emakume ero, itsusi, lizun, jakintsu bezain arriskutsuak. Halako trazaz irudikatzen dira oraindik ere sorginak. Emakume horiek sutan erre eta torturatu zituzten pertsona arruntak zirela jakin arren. Zergatik, ordea? Erreportaje honekin sorginen iruditeria horren inguruko hausnarketa bideratu nahi izan du Jakinek, Silvia Federici historiatzailearen ‘Caliban eta sorgina’ saiakera oinarri hartuta. Sorgin-ehizak aztertu ditu Federicik, ondorio garbi batekin: emakumea menperatzeko mekanismoak izan ziren sorgin-ehizak. Eskafandra pentsamendu feministaren bilduman duzue saiakera euskaraz irakurgai, Jakinek eta Elkarrek argitaratuta. Erreportajea, bestalde, Euskadi Irratiarekin elkarlanean osatu du Jakinek.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan