‘Caliban eta sorgina’, euskarazko libururik nabarmenena

2018-03-16 Albisteak

Nafarroako liburu denden Diego de Haro elkarteak Silvia Federiciren Caliban eta sorgina saiakeraren itzulpena aukeratu du iazko euskarazko lanik nabarmenena. Edurne Lazkanok eta Aitor Arrutik ekarri zuten euskarara Eskafandra bilduma feministarako. Hain zuzen ere, itzulpenaren kalitatea azpimarratu du elkarteak, eta saiakeraren “aberastasuna”, “sofistikazioa” eta “ahalegin pedagogikoa” nabarmendu du, besteak beste.

Eskafandraren saiakerarekin batera, beste bi lan ere saritu dituzte gazteleraz: Eduardo Halfonen Duelo eta Jesús Marchamalo eta Marc Toricesen Cortázar. Guztiek ere saria ostiralean, martxoaren 16an, jaso zuten Iruñeko Patio de los Gigantes udal aretoan.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan