Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

‘Erradikalak gara’

2017-05-22 Egunen gurpilean

Badut lagun bat mendian gabiltzala errekastoren bat ala iturriren bat ikusten duen aldiro esaten duena: «honek emanean segituko du, gu hemen ez gaudenean ere». Eta pentsatu izan dut bere modua dela, gizakion hutsaltasuna adierazteko, naturaren handitasunaren aurrean. Zaldieroaren zinta batek eraman ninduen orain dela bi urte lagunak esaten zidana benetan ulertzera. Gogoan izango duzue. Lau zoro zoragarri gauez, Korrikaren furgonetaren argitan. Izan ere, ezin hobeto adierazten du irudiak Korrikak askori sorrarazten diguna. Horrek behar du nire lagunak behin etxerakoan iturri hartan pentsatuz sentitzen duena. Ez da bataren eta bestearen arteko kontrastea. Bat izatearen sentipena da. Nik, ez dut naturarekiko bat egite hori sentitzen momentu epifaniko berezietan ez bada –maiteminaren drogek edo, besterik ezean, udaberriko eguraldi eguzkitsuak lagundu behar izaten didate horretan–. Baina, uneotan korrika dabiltzanengan pentsatu eta, aix. Ez ote datza horretan Korrikaren funtzio nagusia? Sentimendu horren eraikuntza soziala ez ote da euskararen berreskurapen prozesurako palankarik eraginkorrena?

Baditu, ordea, Korrikak beste hainbat funtzio. Korrika Kulturalaren adarrak, esaterako, euskarazko kultur eskaintza sustatzen du, publiko potentzialaren zein potentzialki berriaren euskararekiko lotura estutzen den honetan. Programazioa hainbat ekitaldik osatzen dute aurtengoan ere. Eta bat azpimarratzekotan Erradikalak gara aipatuko nuke aurtengoan. Martxoan zehar dozena erdi emanalditik gora egin dituzte Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariak Euskal Herriko hainbat txokotan. Bakarrizketak eta bertsoak elkarren segidan. Ordu eta erdiz hainbat gizarte-gai hankaz gora jarri eta entzulegoaren bertan-goxokeria astintzen dute, umorez bezain serio. «Erradikalak zarete» esaten omen diete. Eta «nahi eta behar baino gutxiago» pentsatzen omen dute beraiek. Hona emanaldiaren nondik norakoak, Ane Labakak berak bertsotan azalduta:

1. Gizarte honen ezaugarri bat

argitzen du historiak:

neurritik kanpo denak dakartza

neurri gabeko fobiak

moderatua behar du hitzak,

borrokak nahiz euforiak.

Erradikala errora doa

hala dio teoriak

zer dauka txarra irauli nahiak

azpiko sustrai lodiak?

Berrikuspen bat behar du sarri

hitzen etimologiak.

2. Beldurragatik goraipatzen da

hainbeste neurritasuna

aldaketari trabak jarrita

mugatuz askatasuna

aldarrikatzen dugun aldiro

gure desadostasuna

«Erradikalak zarete» bada

esateko daukazuna

neurria zeinek jartzen duen da

dagokizun erantzuna

ezer baino lehen subjektiboa

da erradikaltasuna.

3. Pribilejioak galtzeko beldur

pixka bat badaukanaren

begiradatik mintzo zarela

ikusi dezaket garden.

Hilabeteak iraun dituen

sorkuntza prozesuaren

emaitza bertsoz, bakarrizketaz…

josia dugu, dena den,

nola kritikak egiterako

orduan abila zaren,

etorri eta zuk baloratu

hain erradikalak garen.

Gehiago nahi duenak, Korrika Kulturaletik at ere izango du emanaldia ikusteko aukera. Eta inor bertso-gosez geldituz gero, zortedun da: Ane Labakak Zirrikituetan bertso-sorta bilduma argitaratu berri du Booktegi-n. On egin.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan