Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Zientzia-fikziozko asmakizunak

2015-03-17 Egunen gurpilean

Zientzia-fikzioak askotan fantasiazko munduak, jendarte utopikoak, distopiak… bizitzeko aukera ematen digu, baina baita etorkizuna gaurtik pentsatzen hasteko aukera ere. Hemen, zientzia-fikzioan agertutako zenbait asmakizun interesgarri.

Panglos itzultzaile automatikoa Antoni Olivék idatzitako Qui vol el panglós? (Zeinek behar du panglosa?) eleberri laburretik ateratako asmakizuna da: hitz egindakoa jatorrizko hizkuntzatik hartu eta berehalakoan itzultzen du ahots tonu propioan. Aldi berean, emititzen den ahots originala ezkutatzen du, bi ahots ez emititzeko. Hartzaileak ere nahi duen hizkuntzan jaso dezake mezua. Itzulpena nahiko kalitate onekoa da, baina munduko 42 hizkuntzatan bakarrik da posible oraindik.

Neal Stephenson-en Diamond Age (Diamanteen aroa) eleberrian liburu elektroniko egokitzailea agertzen da. Bertako protagonista den Nell klase baxuko neskatoak bere hezitzailea izango den liburu elektroniko berezi bat jasotzen du. Liburua bere izaera eta gertakarietara egokitzen da, irakaspen berriak emanez. Harrigarria bada ere, bertan agertzen diren istorioak antzezteko, benetako pertsona ahotsak antzezten dituzten ractore-ak erabiltzen dira. Ahots teknologien sintesia garatuta dagoen arren, intonazio errealak benetakotasun gehiago ematen omen dio kontakizunari.

Dispossessed (Pobretuak) eleberrian, aldiz, Ursula K. Le Guin-ek ansible delakoa asmatu zuen. Eleberrian, anarkismoa eta iraultza soziala, kapitalismoa, kolektibismoa, indibidualismoa aztertzen ditu. Aldi berean, hizkuntzak pentsamendua egituratzeko duen gaitasunaz ere hausnartzen da. Ansiblearen bidez, mezuak argiaren abiadura baino azkarrago transmiti daitezke, galaxia arteko komunikazioak posible eginez. Oso urrun gaude asmakizun horrek proposatzen duena lortzeko, baina horren ondorioz zientzia-fikzioaren literaturan behin baino gehiagotan erabili izan da asmakizuna.

Bere garaian egindako aurresanetan gaur egungo garaietara egokitzen den bat badago: Bruce Sterling-en Islands in the Net (Irlak sarean). 1988an idatzi zuen, eta gaur egungo Internet aurreikusten zuen, baita orain wearable edo jantzigarriak diren teknologia gailu asko ere, erloju, zapatila eta betaurrekoak, adibidez. Munduaren ikuskera oso berezia da, bertan Sobietar Batasuna desagertu ez bada ere, antz handia duena gaur egungo egoerarekin.

Batzuk jada gure artean dira eta beste batzuk auskalo iritsiko diren ere, baina zientzia-fikzioak batzuetan etorkizuneko erronkak aurreikusteko balio digula ezin uka.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan