Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Unamuno 1864-2014. Euskararen eta abertzaletasunaren kontrako antidotoa

2014-11-11 Albisteak

2014ko irailaren 29an bete ziren 150 urte Miguel Unamuno pentsalari eta idazlea (Bilbo, 1864 – Salamanca, 1936) jaio zela. Euskararen pizkundearen eta euskal abertzaletasunaren etsai gogorra izanagatik, itzal handia izan zuen Unamunok frankismoaren urteetan euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna biziberritzen aritu ziren idazle eta intelektualen artean. Salbatore Mitxelena, Txillardegi, Jorge Oteiza, Koldo Mitxelena, Joxe Azurmendi…

Ezagunak dira oso euskararen gainean esan zituenak 1901ean, Bilbon egindako Lore Jokoen ospakizuneko presidente zela. Unamunok hautsak harrotu zituen euskarari hileta duina egin behar zitzaiola esan zuenean:

Zuk egiten duzun hizkuntza hori, jende euskalduna, euskara hori zurekin batera galtzen ari da: ez du ardura, zure antzera, hark ere galdu beharra duelako; beraz, hil ezazu bera lehenbailehen eta ehortz ezazu ohorez; mintza zaitez espainieraz!

Etika, fedea eta sinesmen erlijiosoaren krisia; Schopenhauer, Kierkegaard eta Bergsonen pentsamendua; herrien ‘intrahistoriaren’ kontzeptuaren defentsa, tradizionalismo huts eta arruntaren aurrean; gizabanakoaren eta gizartearen arteko tentsioa eta ideia existententzialistak; espainiar arraza eta nazioa, Errepublika eta 1936ko altxamendua… Izan ere, argilunez eta paradoxaz jositako ibilbide eta pentsamendua da Unamunorena; horrexek galarazi zion sistema filosofiko koherente bat osatzea, eta literaturaren bitartez kanporatu zituen bere barne gatazkak.

Dosier honetan, Joxe Azurmendik eta Txillardegik Unamunori buruz idatzitako testu ugarietatik esanguratsuenak ekarri ditugu. Txillardegiren hiru artikuluak 50 eta 60ko hamarkadetan idatzitakoak dira; Azurmendiren artikulu, liburu eta liburu zatiak, aldiz, azken 30 urteetakoak dira guztiak.

Azkenik, Imanol Unzurrunzaga, Juan San Martin eta Xabier Kintanak Jakinen idatzitako artikulu bana erantsi ditugu.

      

Txillardegi eta Unamuno

Joxe Azurmendi eta Unamuno

Unamuno Jakin aldizkarian

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan