miren artetxe

Katalunia bidean

2014-05-15 Artikuluak

Funtsezko agiriak independentziarako bidean

Kataluniako prozesu politiko subiranista hobeto ulertzen lagundu dezaketen hainbat agiri esanguratsu aipatzen dira jarraian.

Assemblea Nacional Catalana (ANC)

Declaració de la Conferència Nacional per l’Estat propi

2011-04-30 • 3 orrialde

Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundearen sortze-agiria da. Estatu katalana helburu, ANC «és una organització de base transversal i unitària que té com a objectiu la independència de la nació catalana per mitjans democràtics i pacífics». Independentziari buruzko galdeketen mugimenduaren ildotik abiatu zen 2011ko apirilaren 30ean, Bartzelonako Palau Sant Jordi-n egindako biltzar nazionalean.

Dokumentuak

Institut d’Estudis Autonòmics (Kataluniako Gobernuari atxikia)

Informe sobre els procediments legals a través dels quals els ciutadans i les ciutadanes de Catalunya poden ser consultats sobre llur futur polític col·lectiu

2013-03-11 • 59 orrialde

Institut d’Estudis Autonòmics organoa 1984an eratu zen. Gobernazio eta Harreman Instituzionalen Sailari atxikia, boterearen lurralde antolakuntzari, Kataluniaren autogobernuaren garapenari eta mundu osoan autogobernuaren eta deszentralizazio politikoaren esparruan sortzen diren berrikuntza nagusiei buruzko ikerketak lantzen ditu. Txosten honetan, Kataluniaren etorkizun politikoari buruzko legezko galdeketarako Espainiako Konstituzioarekin bat datozen bost prozedura aurkezten dira.

Dokumentuak

Kataluniako Legebiltzarra

Resolució 17/X del Parlament de Catalunya, sobre la iniciació d’un diàleg amb el Govern de l’Estat per a fer possible la celebració d’una consulta sobre el futur de Catalunya

2013-03-13 • orrialde bat

Kataluniako Legebiltzarrak, ebazpen honen bidez, Kataluniako Gobernuari hauxe eskatzen dio: Kataluniako herritarrek beren etorkizuna erabaki ahal izateko galdeketa bat antolatzeko asmoz, ekin diezaiola Espainiako Estatuko Gobernuarekin elkarrizketa prozesua abian jartzeari.

Resolució 479/X del Parlament de Catalunya, per la qual s’acorda de presentar a la Mesa del Congrés dels Diputats la Proposició de llei orgànica de delegació a la Generalitat de Catalunya de la competencia per a autoritzar, convocar i celebrar un referèndum sobre el futur polític de Catalunya

2014-01-16 • 5 orrialde

Kataluniako Legebiltzarrak, ebazpen honen bidez, Espainiako Legebiltzarrean Kataluniako Gobernuari Kataluniaren etorkizun politikoari buruz erreferendum bat antolatzeko eskumena onartzea xedatuko lukeen lege organiko bat proposatzea erabakitzen du.

Dokumentuak

Consell Assessor per a la Transició Nacional (Kataluniako Gobernuari atxikia)

Consell Assessor per a la Transició Nacional organoa 2013ko apirilaren 11n eratu zen, honako xedeekin: trantsizio nazionalaren prozesua eratzeko alternatiba juridikoak aztertzea, etorkizuneko gobernu eta erakunde katalanen funtzionamenduari buruz aholkatzea, trantsizio nazionalaren prozesua nazioartean hedatu eta babesa bilatzea, prozesua bermatzeko Kataluniako erlazio instituzionalak zedarritzea. Sei txosten aurkeztu dituzte dagoeneko:

1. La consulta sobre el futur polític de Catalunya

2013-07-25 • 221 orrialde

Kataluniaren etorkizun politikoari buruzko galdeketaren inguruko gogoeta egiten da: galdeketaren aldeko argudio legitimatzaileak, legezko galdeketa bat antolatzeko estrategia juridikoak, emaitzaren ondorio juridikoak, legezko galdeketa ezin egin izanez gero plantea daitezkeen bide alternatiboak…

2. L’Administració tributària de Catalunya

2013-12-20 • 155 orrialde

Katalanek ordaindutako zergak kudeatzeko gai izango litzatekeen berezko zerga administrazio bat eratzeko Kataluniako Gobernuak jarraitu ahal izango lituzkeen estrategiak aztertzen dira.

3. Les relacions de cooperació entre Catalunya i l’Estat espanyol

2013-12-20 • 52 orrialde

Kataluniaren eta Espainiako Estatuaren arteko etorkizuneko lankidetza formulak aztertzen dira, egungo inguruabar politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalek ezartzen dituzten eskakizunen testuinguruan. Txostena uste sendo batetik abiatzen da: prozesuaren garapena batera ala bestera izan, behin hura amaituta, bi estatuen arteko lankidetza erlazioen esparru bat taxutu beharko da ezinbestean.

4. Internacionalització de la consulta i del procés d’autodeterminació de Catalunya

2013-12-20 • 40 orrialde

Kataluniako herritar eta erakunde politikoek abiatutako galdeketa eta autodeterminazio prozesuaren nazioarteratzea lantzen da, bi xederekin: batetik, prozesua nazioarteko eragileen aurrean justifikatzea (estatuak, nazioarteko erakunde eta antolakundeak, eragile ez estatalak eta atzerriko hedabideak); eta, bestetik, komunikazio politika bat prestatzea, kanpoko eragile horiei Kataluniako prozesu politikoa azaltzeko eta Kataluniaren independentziaren nazioarteko onarpena lantzen hasteko.

5. Les tecnologies de la informació i de la comunicació a Catalunya

2013-12-20 • 78 orrialde

Bi helburu ditu txostenak: batetik, komunikazio elektronikoen segurtasunaren inguruko arriskuak eta Kataluniako Gobernuak horiei aurre egiteko neurri eta estrategiak aztertzea; bestetik, informazio eta komunikazio teknologien alorrean egun Espainiako Estatuak duen titulartasuna edo kudeaketa bereganatzeko neurriak planteatzea.

6. Les vies d’integració de Catalunya a la Unió Europea

2014-04-14 • 72 orrialde

Lehenik, Kataluniako Estatua Europar Batasunaren barnean edo kanpoan geratuko litzatekeen aztertzen da, eta, kanpoan geratzekotan, berriro sartzeko zein bide leudekeen. Ondoren, agertoki hipotetiko horietan aurreikus daitezkeen ondorio praktikoak analizatzen dira.

Dokumentuak

Pacte Nacional pel Dret a Decidir

Manifest Pacte Nacional pel Dret a Decidir

2013-09-16 • 3 orrialde

Erabakitzeko eskubidearen aldeko itun nazionalak, manifestu honen bidez, bat egiten du Kataluniako Legebiltzarrak eskubide horren alde onartutako ebazpenarekin. Itun horren sinatzaileen artean daude Kataluniako Gobernua, alderdi politikoak, eta udal, kultura, hezkuntza, komunikazio, gizarte, kirol, lan eta enpresa alorreko ehunka erakunde eta elkarte, publiko eta pribatu.

Dokumentuak

Kataluniako Gobernua

Presidentearen gutuna nazioarteko komunitateari

2013-12-20 • orrialde bat

Memorandum #2. Date & Question Announced for Catalonia Self-Determination Vote

2013-12-13 • 2 orrialde

Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak gutun eta memorandum bana bidali zien nazioarteko hainbat agintariri, Kataluniaren erabakitzeko eskubidea defendatuz, prozesu subiranistaren berri emanez eta erreferendumaren xehetasunak argituz. Gutuna Europar Batasuneko liderrei (eransten dugun gutuna Angela Merkeli bidalitakoa da, hain zuzen) eta José Manuel Durão Barroso Europar Batzordeko presidenteari igorri zien. Memoranduma, aldiz, Europar Batasuneko 27 lehen ministroei eta mundu osoko beste 45i.

Dokumentuak

 

Hainbat erakunde esanguratsu

AMI – Associació de Municipis per la Independència

www.municipisindependencia.cat

Assemblea Nacional Catalana (ANC)

http://assemblea.cat

Cercle Català de Negocis

www.ccncat.cat

Cercle d’Economia

www.circuloeconomia.com

Col.lectiu Wilson

www.wilson.cat

Consell Assesor per a la Transició Nacional

www14.gencat.cat/sacgencat/AppJava/organisme_fitxa.jsp?codi=19037

El Clauer

www.elclauer.cat

FemCAT – Fundació d’Empresaris de Catalunya

www.femcat.cat

Foment del Treball Nacional

www.foment.com/default.aspx

Fundació CatDem

www.catdem.org

Mancomunitat de Catalunya

http://mancomunitatdecatalunya.cat

Òmnium Cultural

www.omnium.cat

PIMEC – Micro, petita i mitjana empresa de Catalunya

http://web.pimec.org

Procés Constituent

www.procesconstituent.cat

Sobirania i Justícia

www.sij.cat

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan