Irati Majuelo Itoiz (Iruñea, 1993). Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. ‘Literaturaren teoria eta literatura konparatua’ masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketetan doktorea da EHUn, Euskal eleberrigintza urbanoaren irakurketa feminista bat tesia defendatuta. Bere interesen artean daude euskal literatura, feminismoa eta hiriari zein espazioari buruzko ikerketak. Horrez gain, itzultzailea eta bertsolaria da.