2022-10-03 Bloga
Poesia eta hitz-jolas merkeak erabili izan ditut izenburuetarako orain arte, baina, ikasturte berrian beteko ez ditugun asmoei heltzen diegu eta kontu serioez aritzeko gogoa sartu zait ba; eta hori da politika, eta hori da ekonomia. Zertan eta zenbat gastatzen da kultura deitzen dioten horretan? (Barkamenak aurrez, Euskal Autonomia Erkidegoa izango dudalako aztergai).
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak […] 322,4 milioi euroko inbertsioa da (konparaketa bat egitearren, iazko hondarrean CAF enpresari 260 milioi euroko kapital soziala bideratu zion Jaurlaritzak.
Irailaren 22an izan zen Eusko Legebiltzarrean politika orokorreko osoko bilkura. Hitz eta pitz aritu baziren ere, hurrengo eguneko titularrak zein kontzeptu azpimarratu ados azaldu ziren: «herri akordioak». Ukrainako gerrak eta energia krisiak sortutako ziurgabetasun egoera medio, lehendakariak bost esparrutan banatu ditu itunak: 2023ko lehen mailako osasun arretan, hezkuntza, erronka demokratiko eta gazteriaren estrategian, energia esparruan eta 2023ko aurrekontuetan. Kulturgintzaren arrastorik ez.
Datorren urteko aurrekontuek aurtengoak izango dituzte oinarrian. 2022 urtearen hasieran EAEko aurrekontuen aferak izan zuen arrabots pixka bat. Aurrekontuak EAJ eta EH Bilduren arteko akordio bidez atera ziren aurrera, eta «inoizko aurrekontu zabalenak» bezala izendatu zituzten bozeramaileek. Politikariak eta sagardogileak dira ezbairik gabe profesionalik optimistenak; ordura arteko produkturik onena urterokoa. EAEko aurrekontuak sarean daude ikusgai. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailera sartu naiz eta, hizkuntzaren pastel zatia beste baterako utzita, hona hemen Kultura Sailaren aurrekontuen gakoetako batzuk.
Sorkuntza sustatzeko proposamenak, hiru: «Sorkuntza bultzatzeko deialdiak, izendunak eta programa bereziak» (13,7 milioi €), «Kultura eta Sormen Industriak» (1,5 milioi €) eta Etxepare Institutua (3,4 milioi €).
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bost azpiatal ditu: Kultura sailburuordetza, Hizkuntza Politikarako sailburuordetza, Etxepare Institutua, Jarduera Fisikoa eta Kirol Zuzendaritza eta EITB. Aurrekontu orokorra 322,4 milioi euroko inbertsioa da (konparaketa bat egitearren, iazko hondarrean CAF enpresari 260 milioi euroko kapital soziala bideratu zion Jaurlaritzak, eta aurten 300 milioi euroraino handitzeko borondatea du). Kultura eta Hizkuntza Politikaren aurrekontua honela banatzen da:
Sailak |
Edukia (milioi €) |
% |
Kultura sailburuordetza |
70,6 |
22 |
Hizkuntza Politikarako sailburuordetza |
69,4 |
22 |
Etxepare Institutua |
3,4 |
1 |
Jarduera Fisikoa eta Kirol Zuzendaritza |
12,2 |
4 |
EITB |
161,5 |
51 |
Guztira |
317,1 |
100 |
Iturria: Eusko Jaurlaritza (Irekia).
317,1 ez da 322,4. Zeroak gehitu gabe alde izugarririk ez dago, baina nire kalkulagailuaren gehiketa aipatutako aurrekontura zergatik ez den heltzen gustura jakingo nuke. Dena dela, Kultura sailburuordetzaren zatiari emango diot begiratu bat: aurreko taularen lehen lerroko %22 horretaz ariko gara.
Urtea |
Kultura eta Hizkuntza (aurrekontu orokorra) |
Kulturaren sustapena |
% |
Ondare Historiko Artistikoa (€) |
% |
Kultura + Ondarea (€) |
% |
2011 |
248.960.128 |
39.918.153 |
16 |
32.158.039 |
13 |
72.076.192 |
29 |
2012 |
222.584.185 |
37.584.185 |
17 |
27.764.266 |
12 |
65.348.451 |
29 |
2013 |
170.626.578 |
29.121.948 |
17 |
20.099.044 |
12 |
49.220.992 |
29 |
2014 |
174.643.094 |
30.715.777 |
18 |
20.866.095 |
12 |
51.581.872 |
30 |
2015 |
179.582.620 |
34.239.227 |
19 |
19.242.151 |
11 |
53.481.378 |
30 |
2016 |
185.461.766 |
36.000.185 |
19 |
18.792.205 |
10 |
54.792.390 |
30 |
2017 |
190.944.159 |
31.894.656 |
17 |
20.613.360 |
11 |
52.508.016 |
27 |
2018 |
194.576.897 |
32.246.033 |
17 |
21.488.823 |
11 |
53.734.856 |
28 |
2019 |
260.137.000 |
|
|
|
|
|
|
2020 |
278.247.600 |
|
|
|
|
|
|
2021 |
289.870.000 |
|
|
|
|
|
|
2022 |
317.100.000 |
35.327.337 |
11 |
35.761.984 |
11 |
71.089.321 |
22 |
Iturria: Eusko Jaurlaritza (Irekia).
Kultura sailburuordetzaren barruan bi zaku handi daude: Kulturaren sustapena eta Ondare Historiko Artistikoa. 2022ko aurrekontua aurreko urtekoa baino %11,6 handiagoa zela atera zen titularretan, baina, Kulturaren sustapenaren ehunekoari dagokionez, behera doaz.
Kontua, ordea, ez da zenbat, baizik eta zertan. Tatxan, inbertsioak. Zein inbertsio jo ditu ezinbestekotzat EAJren aurrekontu proiektuak? Hementxe kopuruaren hurrenkerari jarraituz, lehen hamalau proposamenak. ‘Eremua’ eta ‘Herrialdea’ neuk gehitu dizkiot. Ez naiz balorazioetan sartuko.
Hartzailea |
€ |
Eremua |
Herrialdea |
Orconera industria ondare higigarriaren zentroa |
3.100.000 |
Ondarea |
Bizkaia |
%1a moduan ezagutzen den kultur ondarea balioztatzeko diru-laguntza deialdiaren zenbatekoa handitzea |
3.000.000 |
Ondarea |
EAE |
Albaola Itsas Faktoria museo biziaren azpiegiturak handitzea |
2.000.000 |
Ondarea |
Gipuzkoa |
Sestaoko Labe Garaia |
2.000.000 |
Ondarea |
Bizkaia |
Zallako artisten gunea |
1.258.000 |
Industrias Creativas y Culturales |
Bizkaia |
Errenteriako Artisten Barrutia |
960.000 |
Sorkuntza |
Gipuzkoa |
Iruña-Veleia aztarnategi arkeologikoaren balioa nabarmentzea |
500.000 |
Ondarea |
Araba |
Getariako Zarautz jauregia birgaitzea (Elkanori buruzko interpretazio zentroa egitea) |
375.000 |
Ondarea |
Gipuzkoa |
Arteder, Euskal Artearen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa |
300.000 |
Ikerketa – garapena |
Bizkaia |
Euskadiko Arte Eszenikoen artxibo digitala |
200.000 |
Ikerketa – garapena |
EAE |
Bilboko Zorroza auzoko Euskal Errotak izeneko lantegia birgaitzea |
150.000 |
Ondarea |
Bizkaia |
Donostiako Miramar jauregia birgaitzea |
130.000 |
Ondarea |
Gipuzkoa |
Irungo Urdanibia jauregia zaharberritzea |
100.000 |
Ondarea |
Gipuzkoa |
Euskadiko Artxibo Historikoaren eraikina berritzea |
100.000 |
Ondarea |
Bizkaia |
Iturria: Eusko Jaurlaritza (Irekia).
Sorkuntza sustatzeko proposamenak, hiru: «Sorkuntza bultzatzeko deialdiak, izendunak eta programa bereziak» (13,7 milioi €), «Kultura eta Sormen Industriak» (1,5 milioi €) eta Etxepare Institutua (3,4 milioi €). Kultur eskaintza eta zabalkundea, transmisioa eta digitalizazioa ere aipatzen dira aurrekontuan. Apasionantea horri begiratzea ere. Ez dut jarraituko zifrak mahaigaineratzen. (Inork interesa balu, hementxe dokumentua: www.euskadi.eus/contenidos/informacion/presupuestos_cae/eu_def/adjuntos/pdfs/2022P/11_Kultura-Hizk.P._Cultura-P.Ling.pdf; eta hemen Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen web orria: https://aurrekontuak.irekia.euskadi.eus).
Jaurlaritzari dagozkio jarduera profesionalaren ekoizpena eta sustapena zein ondareari lotutako legedia, eta aldundiei zein udalei, berriz, erakustaldi, kultur eskaintza eta jarduera amateurrari loturikoak. Eskumenak hiru administrazio-mailen artean banatzeak kultur proiektu integrala eragozten du.
2022ko aurrekontuak oinarri izango dira datozen lau urteetan. Hargatik garrantzia. Noski, kultur politikak ez dira aurrekontu hutsak, are gutxiago Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu hutsak, baina esango nuke badirela lagin bat euskal kulturgintzan gabiltzanon markoa zein den hobeto ulertzeko.
Egin dezagun atzera. Ramon Zallo komunikazio eta kultur adituak egin ditu trantsizio garaitik gaurdainoko EAEko kultur politiken analisi sakonenetarikoak. Zallok hiru fase bereizten ditu politika horietan: normalizazioarena (1979-1987), instituzionalizazioarena (1988-2001) eta gobernantza kulturalarena (2002-2011). Lehen bi etapetan, «kulturaren gobernuaren» presentzia nabarmentzen da, hau da, politikarentzat egindako kultura garatuko da. Hirugarren fasean, politika kulturalen garapena bultzatu da: kulturak autonomia irabaziko du politikarekiko.
Iñaki Martinez de Albeniz soziologoaren arabera ere, EAEko kultur politikak kulturak izan duen pisu faltagatik ezaugarritzen dira; gurean, itxuraz, etengabe nahasten dira kultur politikak eta kultura politikoa. Eta debateak hor jarraitzen du: kultur politikek autonomoak izan behar dute ala botere politikoaren legitimazio sinbolikoa ahalbidetzen dute? Nolakoa da gurean kulturaren erabilera instrumentala? 2011tik 2022ra bitarteko epealdian zer gertatu da?
Iruditzen zait gurean kulturgintzan asko gabiltzala praktikan, ekintzan, masan, eta gutxiago estrategietan; badakigula geure egoerak izan beharko lukeela bestelako, baina ez dakigula nola hasi bestelakotzen.
Joera eta epealdi horiek bat egiten dute batik bat Europako Batasunean izandakoekin. EAEko egitura instituzionalean, aldundien zentralitatea da azpimarratzeko ezaugarrietako bat. Lurralde Historikoen Legeak zein Estatutuak kultur eskumenak banatzen dituzte Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen artean. Orokorrean, Jaurlaritzari dagozkio jarduera profesionalaren ekoizpena eta sustapena zein ondareari lotutako legedia, eta aldundiei zein udalei, berriz, erakustaldi, kultur eskaintza eta jarduera amateurrari loturikoak.
Eskumenak hiru administrazio-mailen artean banatzeak kultur proiektu integrala eragozten du, besteak beste. Eskumen eta kudeaketaren arazoa ez da kultur politikan soilik aurkitzen dugun auzia; politika publikoaren eta, orokorrean, zerbitzu publikoen afera da zer-nolako egituraketa izan behar duen.
Haizea Barcenilla Artearen Historian doktoreak EAEko kultur politiken bilakaeraren bestelako zatiketa egin du. Barcenillak, batez ere, arte plastikoen esparruan jartzen du fokua, eta kronologiaren jopuntu gisa Bilboko Guggenheim museoa. Bere iritziz, Guggenheim museoak eragin handia izan zuen euskal kultur politiken definizioan, eta lau etapa bereizten ditu gertakari hori ardatz hartuta: artea inbertsio gisa (1991-2001), megamuseoaren hedapena (2001-2011), paradigma aldaketaren markak (2012-2016) eta, 2016tik aurrera, ihesa. Barcenillaren hitzetan, polita litzateke printzipio kapitalistetatik at bizi den kultur sistema batez hitz egitea; fantasia litzateke, aldi berean. Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaio eragin ekonomikotik aldentzen diren kultura aztertzeko irizpide berrien proposamena egitea, estetikoak zein esperimentalak, sozialak, hizkuntzaren aldekoak edota genero ikuspegia garatzeko aukerak eskaintzen dituztenak.
Kulturgintza esparru instituzionaletik harago doa, noski, eta instituzioek instituzio ez den horri eman behar diote forma. Baina iruditzen zait gurean kulturgintzan asko gabiltzala praktikan, ekintzan, masan, eta gutxiago estrategietan; badakigula geure egoerak izan beharko lukeela bestelako, baina ez dakigula nola hasi bestelakotzen. Kontua ez da industriaren moldetan pentsatzea, kontua ez da geure jarduna logika monetarioan baloratzea, kontua ez da kultur politika dontsu batzuk egitea, baina bada garaia kulturgintzatik ere kontuak ateratzeko.