Itsaso Olaizola Azurmendi

Itsaso Olaizola Azurmendi (Donostia, 1973). Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Ingurumen Zuzenbidean bi master ditu, bat Euskal Herriko Unibertsitatean eta bestea AEBetan. Irakasle ikasketak ere eginak ditu EHUn. Madrilen eta Perun ingurumen abokatu eta aholkulari aritu ostean, Euskal Herriko hainbat erakunde publiko eta gizarte erakundetan egin du lan (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Ikaskuntza, Kutxa Ekogunea…), batez ere proiektu-kudeatzaile eta aholkulari gisa. Euskalgintza eta ekologiarekiko maitasunak eraman du hizkuntza-ekologian sakontzera eta hainbat argitalpen, hitzaldi, ikastaro eta kolaboraziotan parte hartzera. Besteak beste, EHUko ‘Eragin Linguistikoen Ebaluazioa’ graduondoaren Batzorde Akademikoko kidea eta irakaslea da.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan